Ostalaritza establezimenduak ixteko ordutegia bi ordu luzatuko da hainbat jaialdi eta azoka ospatuko diren datetan

2022ko ekainaren 9an argitaratua

Gasteizko Udalak ostalaritza establezimenduak zein dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak ixteko ordutegia bi ordu luzatzen duen dekretua onetsi du, jarraian adierazitako egun hauetan:

  • KaldeArte: ekainaren 11n (11tik 12ra arteko gauean)
  • Azkena Rock Jaialdia: ekainaren 17an eta 18an (17tik 18ra eta 18tik 19ra arteko gauetan)
  • Jazzaldia: uztailaren 15ean eta 16an (15etik 16ra eta 16tik 17ra arteko gauetan)
  • FesTVal: irailaren 9an eta 10ean (9tik 10era eta 10etik 11ra arteko gauetan)
  • Erdi Aroko Azoka: irailaren 23an eta 24an (23tik 24ra eta 24tik 25era arteko gauetan)
  • Halloween: urriaren 31n ( urriaren 31tik azaroaren 1era)
  • Ardoaraba azoka: abenduaren 2an, 3an eta 5ean (2tik 3ra, 3tik 4ra eta 5etik 6ra arteko gauetan)

Ordutegien luzapen honek aldez aurretik Aste Santua, San Prudentzio, Santiago, Andre Maria Zuriaren jai eta Gabonei dagokienez iragarritakoa osatuko du.

Informazio gehiago: Iragarki-taula

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.