Opor-jarduerak – Tarifak eta hobariak

  • Tarifak eta hobariei buruzko informazioa jarduera bakoitzean kontsultatu ahal da.
  • Opor jardueretan izena ematen duenak baimena ematen dio udalari, egoera bakoitzerako tarifa eta hobari egokiak ezartzeko beharrezkoak diren dokumentu-kontsultak egiteko, Tarifak eta hobariak atalean adierazten den bezala.
  • Hobariak lortzeak suposatzen du jardueraren baldintzen eta betebeharren onarpena, baita dokumentazioaren aurkeztea edo dagokion egiztapena ere. Zehazki:
    • Abonatuak. Zozketan izena emateko epean, datu hori udal-fitxategien bidez egiaztatuko da.
    • Bekadunak.
      • Zozketan izena emateko epean, baimena eskatuko da Eusko Jaurlaritzari informazioa eskatzeko, pertsona horrek eskola-bekarik jasotzen duen jakiteko.
      • Zozketan plaza lortuz gero eta kontsulta hori baimendu bada, dagokion tarifa aplikatuko zaio; bestela, dagokion justifikazioa aurkeztu beharko du tarifa horri heltzeko.
      • Zozketa egin aurretik izena eman ez duen eta plaza libreen aldian izena eman duen pertsonak bekadun izatearen egiaztagiria erakutsi beharko du hobari horri heltzeko.
    • Musika BAI udalekuetan inskribatutako 2. edo 3. anaia/arreba. Formalizatzeko unean, familia-liburua aurkeztuko da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.