Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren informazio publikoko epea abian dago

2022ko ekainaren 3an argitaratua

MIEEParen azala

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko 2021-2025eko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren berrikusketa eta berregokitzapena onesten duelarik, 45 eguneko jendaurreko informazio-aldia irekiko da, iragarki hau ALHAOn argitaratu zen egunetik (2022ko ekainaren 1a) kontatuta.

Hortaz, informazio publikoko tramitea 2022ko abuztuaren 8an amaituko da.

Interesdunek San Martineko udal bulegoetara (Teodoro Dublang Margolariaren kalea 25) bertaratu, plana kontsultatu eta egokitzat jotzen dituzten ohar eta alegazioak aurkez ditzakete.

ALHAO esteka(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.