Berpizkundearen plazako eguneko arreta zerbitzu berria
Dosierra: 2021/CO_AOBR/0015
Egoera: esleitua, hasteko zain.
Proiektuaren aurrekontua: 517.957,04€ (BEZ barne).
Kontratista: ZIKOTZ, S.A.
Gauzatzeko epea: 2022/01/31-2022/06/10.
Kontrola eta ikuskapena: Plangintza eta Proiektu Zerbitzua (Arkitektura).
Deskripzioa
Gizarte baliabide berria Udalak Iradier Arenaren ondoan jabetzan duen lokal batean jarriko da, zeinak ia 500 metro koadroko azalera baitu.
Besteak beste, jantokia, erabilera askotarako gela, atseden gela, sendaketak eta azterketak egiteko gela, bulegoak, komunak, bainugela geriatrikoa eta aldagelak izango ditu. Horiek denak erabiltzaileak eragozpenik gabe mugitu ahal izateko egokituko dira, horietako batzuek gurpil aulkiak eta eskorgak behar baitituzte.
Berpizkundearen plazako eguneko arreta zerbitzuak mendekotasun-arriskua duten edo mendekotasun-egoera moderatuan dauden adinekoak hartuko ditu, eta gizarte arreta, estimulazioa eta errehabilitazioa eskainiko ditu bereziki.
Proiektuaren irudiak
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.