Bide Segurtasunaren Udal Plan Estrategikoa

Bide Segurtasunaren Udal Plana

Plan estrategikoak 2018ko urriaren argitaratuta 79 ekintza proposatzen ditu, 5 jarduera-ildotan banatuta:

1. Hiri inguruneetan mugikortasun seguru eta iraunkorra sustatzea. Komunikazio-estrategien aldeko apustua egingo da, bide-segurtasunaren kultura sustatzeko eta oinez, bizikletaz eta garraio publikoz mugitzea bultzatzeko.

2. Talde ahulenak babestea. Oinezkoek osatzen dute hiri mugikortasunaren barruko talde handiena, baita ahulena ere, txirrindulariekin batera. Hori dela eta, oinezkoentzako sare segurua, irisgarria eta jarraitutasuna zein ingurumen kalitatea dituena planteatzen da.

3. Jokabide ezegokiak zuzentzea. Planak ohartarazten du ezen bide-segurtasunaren alorreko politiken eraginkortasuna zaintzaren intentsitatearen eta segurtasun betebeharrak betetzearen mende dagoela neurri handian.

4. Mugikortasun segurua ikasten laguntzeko ekintzak. Talde jakinak (adinekoak, oinezkoak, txirrindulariak, gidariak) zein udaltzainak berak prestatzeko beharra agertzen da, prebentzio politiketan aktiboki lan egiten jarraitzearren. Prestakuntzak etengabea izan behar du.

5. Informazioaren kudeaketa eta istripuen azterketa hobetzea. Aztertzeko tresnak hobetzeak istripuen kausak hobeto ezagutzen lagunduko du, ezarritako neurriak ebaluatzen eta jarduera-eremu berriak identifikatzen.

Istripu ugarien lekuak

Jarduera-ildo horietaz gain, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Iraunkorraren Udal Plan Estrategikoak zenbait neurri proposatzen ditu zaurituekiko istripu gehien gertatzen diren zazpi lekuetan segurtasuna hobetzeko: Latinoamerika plaza, Arriagako atearen eta Artapadura kalearen arteko biribilgunea, Gasteiz hiribidearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen arteko bidegurutzea, Arriagako atearen eta Zadorra hiribidearen arteko biribilgunea, Antonio Machado eta Iruñea kaleen arteko bidegurutzea, Antonio Machado kaleko 17.a, eta Florida eta Jacinto Benavente kaleen arteko biribilgunea.

Dokumentazioa pdf-an

Komunikazio plana

Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Iraunkorraren Udal Plan Estrategikoaren barruan egin diren komunikazio ekintzen artean, Udaltzaingoak, egoera arriskutsuak saihesteko, oinezkoentzako eta txirrindularientzako aholkuak dauzkaten bi dekalogo egin ditu orri-markatzaileetan. Guztira, 20000 ale argitaratu dira; 10000 lehenengo kolektiboari zuzenduak, eta beste 10000 bigarrenari.
Urtarrilaren 24tik otsailaren 9ra arte, kalean bertan, bideko erabiltzaileak askotan pasatzen diren aukeratutako leku estrategikoetan banatu ziren. Gainera, ale batzuk erreserbatu dira ikasleentzako eta euren eskola-zentroetan Bide Segurtasuneko udaltzainak banatuko ditu. Orri-markatzaile hauek plana identifikatzen duen logotipoa ere barne hartzen du.

Gomendioak eta legealdia

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.