Hitzaldia: 'Harremanak ehuntzen: Discursos de amor y odio', Goiuri Jauregian

Noiz
Eguna: 2023/01/30, hasiera ordua: 18:30, amaiera ordua: 20:30
Deskribapena

Txikitatik ezagutu dugu bikote arteko maitasuna, eta harremantzeko edo beste pertsona batekiko loturak sortzeko sistema bakarra inposatu zaigu pentsamendu monogamoaren bitartez. Gazteen artean patroi finko batzuen baitan harremantzen gara, baina zer dago erakutsi diguten maitasun erromantiko horretatik haratago?

Brigitte Vasalloren eskutik, gai honetan aditua, maitasun erromantikoaren alderdi guztiez hausnartzeko abagunea izango dugu.

Tokia: Goiuri Jauregian, Martín Salinas areoan.

Nori zuzenduta:

Hitzaldi hau batez ere gazteei eta gazteekin lan egiten duten erakunde eta kolektiboei zuzenduta dago. Hala ere, gaian interesa baduzu, izena eman dezakezu.

Izena ematea

Izen-ematea doan. Beharrezkoa da https://labur.eus/maitasungorrotodiskurtsoak(Beste leiho batean irekiko da) estekan ala www.egk.eus(Beste leiho batean irekiko da) webgunean izena ematea.

Antolatzailea

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean.

Hitzaldiaren kartela

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.