Basaldea - Proiektua garatzeko faseak
2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 - 19
2012
- Erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzea. Proiektuan esku hartzen duen eragile bakoitzak bere gain hartzen dituen zereginak zehazten dira bertan (2012ko ekaina).
- Lehen prestakuntza-programak ematea:
- Lurra prestatzea (2012/07/02 - 2012/07/31).
- Nekazaritza ekologikoa (2012/10/29 - 2013/03/27).
- Enpresa haztegia kokatuko diren lurrak aukeratzea (20 ha inguru, 1-1,5 ha-ko sailetan banatuta).
- Lau lan-talde osatzea, gai hauek lantzeko: lurrak (kokapena, ureztatzea...); mintegiaren definizioa, araudia eta funtzionamendua; ekintzaileen profila, eta merkaturatze prozesuak.
- Produkzio-unitate minimoen eta instalazio komunen diseinua.
- Basaldeko lursailean egin beharreko lanaren aurreproiektua lantzea.
- Zalke eta olo ekologikoa ereitea, muluak eta zuhaixkak utzita.
- Ebroko Konfederazio Hidrografikoari ureztatzeko baimena eskatzea, eta beharrezko azterlanak egitea: emakidari buruzko azterlana eta azterlan agronomikoa.
2013
- Proiektua gauzatzeko arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-esparrua eguneratzea.
- Lursailak egokitzeko lan-proiektua eta ura hartzeko lan-proiektua idaztea.
- Nekazaritza ekologikoari buruzko lanerako prestakuntzako programa berria: Nekazaritza ekologikoari buruzko prestakuntza-ibilbidea. (2013/06/25 - 2014/02/28).
- Azoka Plazaren estalkian baratze ekologikoa jartzea.
- Azpi-lursailak fisikoki bereizteko heskaia landatzea.
-
Agiri hauen zirriborroak idaztea:
- Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegiaren erregelamen-dua eta funtzionamendu-arauak.
- Gizarteratze-enpresa baten bidez enplegu eta gizarteratze plan bat gauza-tzeko lursail bat esleitzeko lehiaketa.
2014
- Proiektua gauzatzeko arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-esparrua eguneratzea.
- Basaldean landaketa ekologikorako lursailak egokitzeko lanak egitea.
- Enplegu eta gizarteratze plan bat garatzeko lursail bat esleitzeko lehiaketaren deialdia eta esleipena.
-
Prestakuntza:
- Nekazaritza ekologikorako lurren konpostajea eta ongarriak (2014/06/23 - 2014/06/30).
- Baratze ekologikoak mantentzea (2014/07/02 - 2014/07/30).
- Hazi ekologikoen produkzioa (2014/09/08 - 2014/09/17).
- Mekanizazioa eta nekazaritza instalazioak (2014/10/13 - 2014/10/24).
- Azoka plazako lanak egitea, helburu honekin: produktu eta elikagai ekologikoak sendotu eta banatzeko plataforma bat sortzea (biltegiratze eta logistika sistema, produktua Azoka Plazan saltzea, bezeroentzako hornikuntza eta banaketa zer-bitzuak osatu...).
- Zalke eta olo ekologikoa ereitea, muluak eta zuhaixkak utzita.
- Mintegian diharduten ekintzaileei aholkularitza emateko sistema bat diseina-tzea.
- Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegiko lursailak eskura-zeko prozedura finkatzen eta horien erabilera, gozamena eta ustiapena arau-tzen dituen araudiari behin betiko onespena ematea. https://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2014/108/2014_108_04508_C.pdf
2015
- Proiektua gauzatzeko arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-esparrua eguneratzea.
-
Prestakuntza:
- Hazi ekologikoen produkzioa (2015/03/09 - 2015/03/23).
- Nekazaritza ekologikorako lurren konpostajea eta ongarriak (2015/03/23 - 2015/03/31).
- Nekazaritza ekologikoa negutegian (2015/04/13 - 2015/05/08).
- Lursail eta proiektuen diseinu aurreratua, permakultura bitartez (2015/05/11 - 2015/06/02).
- Landare ekologikoen kontserbak egitea (2015/09/28 - 2015/10/20).
- Herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina, bertako produktu ekologikoak kontsu-mitzeaz.
2016
- Proiektua gauzatzeko arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-esparrua eguneratzea.
- Erregulazio-biltegiak jartzeko eta lan osagarriak egiteko proiektua idatzi eta gauzatzea.
-
Prestakuntza:
- Nekazaritza ekologikorako lurren konpostajea eta ongarriak (2016/04/06 - 2016/04/13).
- Lursail eta proiektuen diseinu aurreratua, permakultura bitartez (2016/04/14 - 2016/05/06).
- Makinak eta instalazioak erabili eta mantentzea (2016/05/09 - 2016/05/18).
- Negutegiko laboreak (2016/05/23 - 2016/06/14).
- Hazi ekologikoen produkzioa (2016/09/19 - 2016/09/23).
- Landare ekologikoen kontserbak egitea (2016/09/27 - 2016/10/20).
- Nekazaritza ekologikoko enpresentzako ekonomia (2016/10/24 - 2016/11/15).
- Abeltzaintza eta nekazaritza produkzioaren merkaturatzea (2016/11/21 - 2016/12/15)
- Basaldea nekazaritza ekologikoko enpresen haztegiak bertako lursailak esleitzeko egindako deialdiaren jardunaldi informatiboa (2016/12/20)
2017-19
- Baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegiko lursailak ekintzaileei emateko deialdia eta esleipena.
- Prestakuntza-programa berriak egitea, sektoreko beharrei erantzuteko.
- Mintegian diharduten ekintzaileei aholkularitza emateko sistema garatzea.
- Produktuak eta jaki ekologikoak merkaturatu eta banatzeko plataforma sendo-tzea.
- Sentsibilizazio jarduerak, bertako produktuak merkataritzan, ostalaritzan, ospi-tale eta egoitzetan eta beste leku batzuetan kontsumitu daitezen.
- Informazio eta zabalkunde-materiala sortzea (argitalpenak, eskuliburuak, gi-dak...)
- BASALDEA haztegitik merkatu normalizatura aldatzeko prozesua aztertu eta garatzea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.