Enplegurako eta ekintzailetzarako orientabideari buruzko hezkuntza jarduerak 2022-2023

udal hezkuntza jarduerak

Lantegi eskaintza berria, lanbide arloan, hiriko derrigorrezko bigarren hezkuntza eta bigarren hezkuntza ondokoaren ikasleei zuzenduta.

GPS proiektua: Berdintasunean ikasketetarako eta lanbiderako orientabidea

  • Azalpena: prestakuntza zentroen eskura jarritako ikasketa eta lan orientabidearen baliabideak dira, genero ikuspegiarekin, ikasleei laguntzeko helburua duena, haien prestakuntza ibilbidea aukeratzeko eta haien lanbide proiektua planifikatzeko.
  • Ekintza: ikasketetarako eta lanbiderako orientabidearen lantegien eskaintza: informazioa eta prestakuntza, ikasleei eta haien familiei zuzenduta, ikastetxeetan egiteko.
  • Baliabidea: Gazteentzat ikasketetarako eta lanbiderako orientabidearen on line GPS gida.
  • Informazioa eta izena ematea.

Kultura ekintzailera hurbilduz

  • Azalpena: derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondokoen ikasleei (batxilergo eta goiko graduko ziklo) zuzendutako hitzaldia. Honetan, kontzeptu eta garrantziari buruzko gogoetako jarraibideak ematen dira jarrera ekintzailea bizitzaren eremu guztietan mantentzeko
  • Ekintza: 2-3 orduko saio, ikastetxeetan egiteko.
  • Informazioa eta izena ematea.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.