Zarzoso pirotekniak irabazi du Gasteizko Piroteknia ikuskizunen Nazioarteko XVIII. erakustaldia

2022ko abuztuaren 10ean argitaratua

Gauero-gauero Mendizabaleko feria-lekura su artifizialak ikustera hurbildu diren herritarren aburuz, Castelloko Zarzoso pirotekniak irabazi du "Andre Maria Zuriaren" Piroteknia Ikuskizunen Nazioarteko XVIII. Erakustaldia.

Jasotako botoen arabera, www.vitoria-gasteiz.org web-orrian eta 010 telefonoan, hauxe da azken emaitza:

  1. Abuztuak 7 – Zarzoso piroteknia: 8,5 puntu
  2. Abuztuak 8 - Ciels en Fête piroteknia: 8,4 puntu
  3. Abuztuak 6 - PiBierzo piroteknia: 8,3 puntu
  4. Abuztuak 5 - Caballer FX piroteknia: 7,0 puntu

Lehiaketaren oinarrietan adierazi bezala, Zarzoso piroteknia Gasteizen izango da berriro datorren urtean, eta parte hartuko du 2023ko erakustaldian.

Herritarren bozketan parte hartu dutenen artean liburu-sorta eskuratzeko balea zozketatu da, eta A. G. D.-ri (XXXXX889L) egokitu zaio.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.