"Aretxabaleta-Gardelegi 19. sektoreko OR-4-5a eta OR-4-5b bizitegietarako lursailak besterentzeko deialdi publikoa

Gasteizko Udalaren ENSANCHE 21 ZABALGUNEA SA hirigintza-sozietateak prozesu publikoa deitu du, bizitokietarako bi lursail besterentzeko.

OR 4-5a lursaila, "Aretxabaleta-Gardelegi" 19. sektorekoa, mila zortziehun eta hogeita zortzi metro eta hogeita zazpi dezimetro koadrokoa (1.828,27 m2). Lursail horri hiru mila zazpiehun eta berrogeita bi metro koadro eraikiko (3.742,00 m2c) aprobetxamendua dagokio guztira; horietatik bost mila eta hamar metro koadro (510,00 m2) erabilera tertziariorako dira, eta hiru mila berrehun eta hogeita hamabi metro koadro (3.232,00 m2) babes publikoko bizitegi-erabilera kolektiborako.  

OR 4-5b lursaila, "Aretxabaleta-Gardelegi" 19. sektorekoa, mila seiehun eta hirurogeita hamabost metro koadrokoa (1.675,00 m2). Lursail horri hiru mila zazpiehun eta berrogeita bi metro koadro eraikiko (3.742,00 m2c) aprobetxamendua dagokio guztira; horietatik bost mila eta hamar metro koadro (510,00 m2) erabilera tertziariorako dira, eta hiru mila berrehun eta hogeita hamabi metro koadro (3.232,00 m2) babes publikoko bizitegi-erabilera kolektiborako.

Baldintza-agiria Arco fotokopia-dendan dago eskuragarri (San Antonio kalea, 16, 01005, Vitoria-Gasteiz).

Eskabideak zuzenean aurkeztu beharko dira sozietatearen bulegoetan: Gure Txokoa eraikina, Frai Francisco Vitoria ibilbidea, 21, Vitoria-Gasteiz (01007); 2021eko uztailaren 14ko 12:00etara arte aurkez daitezke.

Kontsultak

Ensanche 21 Zabalgunea.

Frai Francisco Vitoria ibilbidea, 21-C, 01007, Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 945 16 26 00. Faxa: 945 16 19 99

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.