Edozein espezialitatean plaza lortzeko edo itxaron-zerrendan geratzeko, Hedegile kalea 108. zenbakian dagoen Aramburu egoitzara joan beharko duzu aurrez aurre, zerrendetan adierazitako egunean eta orduan. Plazak zerrendaren hurrenkeran eskainiko dira zozketatik aurrera. Ordua baino lehen joaten bazara, zure txandaren zain egon beharko duzu (ez duzu lehentasunik izango).
Zure txanda iristen denean ordutegi librerik geratzen ez bada edo geratzen direnak ez badira zure beharretara egokitzen, itxaron-zerrendan gera zaitezke.
Esleipenean plaza lortzen baduzu, ezin izango zara beste instrumentu baten itxaron-zerrendan egon; era berean, esleipenera joaten ez bazara, zerrendatik kanpo geratuko zara.
Esleipenean plazarik lortzen ez baduzu, itxaron-zerrendan geratzea eska dezakezu. Baldintzak honako hauek dira:
Informazio gehiago kuotak, matrikula eta hobariei buruz
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.