Ekitea - Lanbideren ekintzaileentzako laguntzak

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei bideratutako laguntzak eskatzeko deialdia argitaratu du. Bi jarduera-ildotan banatuta daude laguntzak: bata, enpresa-ideia bat garatzeko, eta, bestea, enpresa-proiektu bat martxan jartzeko.
Lanbiderekin elkarlanean ari diren erakunde kolaboratzaileen bidez eskuratu ahal izango dira, erakunde horiek arduratuko baitira proiektuak hautatu, erregistratu, jarraitu eta egiaztatzeaz.

Gasteizko Udalak, Lanbideren erakunde kolaboratzailea den aldetik, prozesuan parte hartzeko eskabideak jasotzeko epea ireki du.

Ekintzaileentzako Laguntzak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria: 2019/06/28

Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak
  • Onuradunak: enpresa-ideia bat dutelarik ekintzaile izan daitezkeen pertsonak, baldin eta hitz ematen badute horren bideragarritasuna aztertzen eta enpresa plana garatzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan.
  • Epea: 2020ko urtarrilaren 22tik otsailaren 14ra arte
  • 2019ko otsailaren 14tik martxoaren 1era arte.
  • Diru kopurua: gehienez 1.300 eurokoa izango da.
  • Argibideak: tramitea.
Enpresa proeiktu berriak abian jartzeko laguntzak
  • Onuradunak: enpresa-bideragarritasunaren plan bat duten pertsonak, baldin eta hitz ematen badute enpresa-jarduera abian jartzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan.
  • Epea: 2020ko urtarrilaren 22tik otsailaren 14ra arte
  • Diru kopurua: gehienez 1.950 eurokoa izango da.
  • Argibideak Tramitea

Lanbide Gobierno Vasco FSE

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: