Iruzur fiskalaren kontrako plana
2024-2026 plana
2024-2026 Iruzur Fiskalaren kontrako planaren irizpideari buruzko dekretua
2021-2023 plana
Iruzur Fiskalaren kontrako Plana (2021-2023) 88 ekintza aurreikusten dira, lau jarduera-ildotan egituratuta: zerga-betebeharrak betetzen diren kontrolatzea (31 ekintza); zerga- eta bilketa-prozeduren hobekuntza eta eraginkortasuna bultzatzea (28 ekintza); beste administrazio batzuekiko lankidetza eta sailen arteko koordinazioa (6 ekintza), eta zergadunei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea (22 ekintza), eta, horiez gain, zeharkako ekintza bat (1), prozedurak, hitzarmenak eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu-prestazio berriak hobetzeko. Plana indarrean dagoen urteetan 10 milioi eurotik gora berreskuratzea aurreikusi du gobernu-taldeak.
- 2021-2023 Iruzur Fiskalaren kontrako planaren irizpideari buruzko dekretua
- 2021-2023 Planaren laburpena
Jarduera-ildoak
Jarduera-ildo horietako bakoitzeko aurreikuspen ekonomikoen arabera, orotara eskuratzea aurreikusten den 10,44 milioi euroetatik, parterik handiena, 9,52 milioi euro, zerga-betebeharrak betetzen diren kontrolatzeko ekintzetatik etorriko dira. Aurreikusitako 31 ekintzetatik 11 udal-zergen ingurukoak dira: hainbat neurri hartuko dira berrikusi, ikuskatu, egiaztatu eta ordainketa-errekerimenduak automatizatzeko, efizienteago izate aldera. Tasen arloan, besteak beste, ibilgailu-pasabide guztien egoera fiskala berrikustea aurreikusten da, ordenantza fiskala betetzen den egiaztatzeko.
Zergen eta diru-bilketaren prozedurak hobetzera bideratutako ekintzena da beste multzo nagusietako bat. Kasu horretan, helburua ez da ordaindu ez diren zergei dagozkien diru-sarrerak eskuratzea, baizik eta tramite eta betebeharrak sistematizatzea, administrazio-jarduketak optimizatzeko. Helburu horrekin, aurrera egingo da kudeaketak automatizatzen, bitarteko elektroniko berriak eskura jartzen eta zenbait prozesu sinplifikatzen. Orobat aurreikusten da zergadunekiko komunikazioa hobetzea, hala nola aldian behingo ordainagiriak kontuan kargatzean ematen diren abisuak.
Hirugarren ekintza-ildoa beste administrazio eta erakunde batzuekiko lankidetza eta koordinazioaren ingurukoa da —bereziki, Arabako Foru Aldundiarekin, zergen inguruko eta iruzurraren kontra jarduteko informazioa trukatzeko—. Finantza-entitate laguntzaileekin, Arabako Trafikoko Buruzagitzarekin eta notarioen elkargoarekin ere jardungo da elkarlanean, besteak beste.
Azkenik, aurreikusitako 88 ekintzetatik 22 laugarren ekintza-ildoan kokatzen dira, zeinen helburua zergadunei arreta emateko zerbitzuak hobetzea baita. Horien bitartez, Udalak 720.000 euro inguru eskuratzea espero da. Hauek nabarmentzen dira hartu beharreko neurrien artean: ekonomia Jardueren gaineko Zergaren tramitazio elektronikorako aukerak areagotzea; paper bidezko komunikazioen lekuan komunikazio elektronikoak baliatzeko bidean aurrera egitea; tarifa fiskal laua ezartzen aurrera egitea eta egoitza elektronikoaren bitartez ordaintzeko aukerak areagotzea.
2021etik 2023ra bitarteko aldirako Iruzur Fiskalaren kontrako Plana bideratzeko, bi arlotan esku hartuko du Gasteizko Udalak: batetik, giza baliabideen arloan —behar diren langileak jarri eta prestakuntza emanez—, eta bestetik, berriz, baliabide teknologikoen arloan, 700.000 euroko inbertsioa egingo baita, lau urtean, hobekuntza-ekintzetarako software informatikoa eskuratzeko.
Emaitzak
Aurreko planak
2020ko emaitzak
Planaren emaitzak 2020. urtean
2017-2019ko Planaren emaitzak
2017-2019 Iruzur Fiskalaren kontrako plana
2017-2019ko Iruzur Fiskalaren kontrako Planaren indarraldian 14 milioi euro baino gehiago hauteman ziren. Planan, 89 ekintza aurreikusi ziren, alderdi hauetan oinarrituz: zerga betebeharren kontrola, dirua biltzeko sistemen hobekuntza, administrazioen arteko lankidetza, udal sailen arteko koordinazioa eta zergadunari arreta emateko zerbitzuen hobekuntza. Plana indarrean zegoen hiru urteetan 10 milioi euro inguru berreskuratzea aurreikusi zuen gobernu-taldeak.
2016ko emaitzak
Planaren emaitzak 2016. urtean
2012-2015 Planaren emaitzak
Iruzur Fiskalaren aurkako borrokarako 2012-2015 plana
2013. urtean, Udalak 5.644.690,14 euro berreskuratu zituen, Iruzur Fiskalaren kontrako borrokarako planari esker, aurreikusitakoa baino % 36,62 gehiago. Beraz, kopuru horri 2012koa gehituz gero, 14 milioi euro berreskuratu ditu udal diruzaintzarentzat.
Iruzur Fiskalaren aurkako borrokarako 2012-2015 plana 119 ekintzez osatu zen, eta, besteak beste, honako jarduera-ildoak hartu zituen baitan: zerga betebeharren betetzea kontrolatzea, Ogasun pro-aktiboa, zerga- eta bilketa-prozeduren hobekuntza eta kalitatearen sustapena, administrazio elektronikoa, beste herri administrazio batzuekiko lankidetza eta sailen arteko koordinazioa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.