Gasteizko Udalak Herritarren postontzia izeneko online zerbitzua eskaintzen du, eta horren bidez herritarrek eta elkarteek nahi dituzten kontsultak egin diezazkiokete Udalari. Udalak jaso dituen kontsultei emandako erantzunak -pribatuak ez badira- argitaratu egiten dira Herritarren Postontzian, informazioaren gardentasuna sustatze aldera. Tresna horretan, gainera, 010 telefonoaren bitartez jasotzen diren herritarren iruzkin, iradokizun eta erreklamazioak sartzen dira, baita posta elektronikoaren bidez informacion@vitoria-gasteiz.org helbide orokorrean jasotzen direnak ere.
Postontzian jasotzen diren datuen analisiak herritarren interes eta kezken berri izateko aukera ematen du, eta, hain zuzen ere, datu horiek baliatzen dira udalaren kanal desberdinen bitartez ematen den informazioa egokitzeko.
Postontziko datuak, aldiro biltzen dira, aztertzeko, eta orobat eramaten dira hiru hilean behin biltzen den Iradokizun eta Erreklamazio Batzorde Berezira, iritzi publikoaren berri izan dezan.
Herritarrei Laguntza Integrala emateko proiektu globalaren baitako ekimena da Gasteizko Udalaren Herritarren postontzia, zeinen helburu nagusia den parte-hartzea sustatzea, herritarren iritziaren berri izateko eta, hartara, udal zerbitzuak hobetu eta haien nahietara egokitzeko, baita haien kezkak bideratzeko ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.