Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Ordenantza fiskalak dira udalak eskaintzen dituen zerbitzuen tarifak arautzen dituzten udal arauak. Zerbitzu horien tasak eta prezio publikoak zehazteko orduan, kostuen azterketak egiten dira, eta urtean urteko ordenantza-proiektuari eransten zaion ekonomia eta finantza txostenean jasotzen dira horiek.
Txosten horiek egiteko, ABC metodologia baliatzen da -jardueretan oinarritutako kostuak-, zeinek azken produktuak lortzeko beharrezko diren lan eta zereginak oro hartzen baititu kontuan. Bide publikoa okupatzeari dagokionez, Arabako Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen 41/1989 Foru Arauaren 24. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera aplikatzen da metodologia.
Gasteizko Udalaren zerbitzuen kostuen azterketan metodologia hori aplikatzeak balio erantsia dakar berekin, lehenik eta behin erakundearen antolakuntza-egitura sakon aztertzen baita, kostu-sistemaren oinarriak ezartzeko. Hartara, kostu-sistema sendoa finkatzen da, kostuen kalkulu objektiboa ahalbidetzen duena, bai horiek tasa eta prezio publikoei aplikatzeko, bai erabakiak hartu eta eskaintzen diren udal zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko.
Taulan, pdf formatuan, ordenantza fiskalei dagozkien kostuen azterketen txosten teknikoak ageri dira, banan-banan. Azterketa hauek berrikusiak eta, hala zegokionean, eguneratuak izan dira 2017/12/31 n, 2018ko Ordenantza Fiskalak osatzeko.
Arabako Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen 41/1989 Foru Arauaren 25. artikuluan xedatutakoaren arabera, azterketa tekniko-ekonomikoa ez da eguneratzen errebalorizazio edo eguneratze orokorrak direnean. Ezta, zergaren zenbatekoa gutxitu daitekeenean ere.
Tasa edo prezio publikoekin finantzatutako zerbitzuak eta ordenantza arautzailea | Azterketak (Eguneratzea:2017ko abenduaren 31n) |
---|---|
Hirigintza lizentzia eta zerbitzuak (6.1 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Zabaltze eta jarduera lizentziak emateko zerbitzua (6.2 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Zaborrak bildu eta suntsitzeko zerbitzua (6.3 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Prebentzio eta su itzaltze zerbitzua (6.4 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Ibilgailuak bide publikotik kendu eta horretarako egokitutako biltegietan gordetzea (6.5 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Udalaren hirigintza kudeaketaren gastu orokor eta administrazio kostuak (6.6 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Ur horniketa eta saneamendurako udal zerbitzuak (6.7 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Etxeetakoez kanpoko ur zikinak estolderia sarera nahiz Krispiñako ur araztegira isurtzea (6.8 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Hondakinak udalaren tratamendu lantegietan hustu eta tratatzea (6.9 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Udal langile eta materialekin emandako zerbitzuak (6.11 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Hileta-zerbitzuak (6.12. ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Azoken, ingurumenaren eta osasungarritasunaren alorreko ikuskapenekin, laborategiarekin eta analisi kimiko eta antzekoekin zerikusia duten zerbitzuak (6.13 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Txostenak, atestatu kopiak, argazki erreprodukzioak, fotokopiak, kartografia planoak, topografia datuak eta antzekoak (6.14 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Ibilgailuak desinfektatzeko udal parkea (6.15 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Gasteizko Autobus Geltokiko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa (6.16 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Lurzoruaren kutxaduraren prebentzioaren eta zuzenketaren alorreko txostenak egin eta kontsultei erantzuteari dagozkion tasak (6.17 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Erabilera publikoko lurretan jarritako saltoki, barraka, salmenta-etxetxo, ikuskizun edo jolas instalazioak (7.1 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Bide publikoan kioskoak jartzea (7.2 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Bide publikoan mahaiak, aulkiak eta abar jartzea (7.3 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Ibilgailuak eraikin partikularretan sartzea eta aparkaleku-erreserbak (7.4 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Bide publikoan erreten edo zangak irekitzea (7.5 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Hiriko trafikoa eta ibilgailuen aparkalekuak arautu eta kontrolatzea (7.6 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Bide publikoko lurzoru, lurpe eta gainak okupatzea (7.7 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Interes orokorreko hornikuntza zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egiten duten jabetza publikoaren aprobetxamendu berezia (7.8 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Tribuna, olana, balkoi, errotulu, behatoki eta antzeko instalazioak (7.9 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Hilerrietan eraikuntzak lagatzea (7.10 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Kultur eta biltzar ekipamenduak (7.11 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Gizarte etxeetako aretoak erabiltzea (7.12 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Azterketa-eskubideak (7.13 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Taxi gidari izateko udal baimena eskuratzeko azterketa egitea (7.14 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Herritarren Udal Txartela jaulkitzea (7.15 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Adinekoentzako zentro soziokulturaletako aretoak erabiltzea (7.16 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Haur eskoletara joan eta bertan egotea, eta oporretako programak (8.1 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Luis Aranburu Musika Eskola (8.2 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren zerbitzuak (8.3 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Udalaren kirol instalazioak (8.4 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Folklore Akademia (8.5 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Udal Dantza Eskola (8.6 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Herritarrentzako Zerbitzuen eta Kirolen Sailaren zerbitzuak (8.7 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Ekonomia Sustapenerako Sailaren lanaren bidezko lanbide prestakuntzarako nahiz etengabeko prestakuntzarako zerbitzuak (8.8 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Udalaren Wifi bidezko komunikazio sareak baliatzea (8.10 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Jundizko enpresa zentroko aretoak erabiltzea (8.12 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Udal zentroetako jarduera eta ikastaroak (8.13 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Ezkontza zibilak egiteko zerbitzuak (8.14 ordenantza fiskala) | Kostuen azterketa |
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.