Zer egin, baldin eta... indarkeria matxistaren biktima banaiz, edo kasuren baten berri badut
Indarkeria matxista jasaten baduzu, edo jasaten duen emakumerik ezagutzen baduzu, zatoz Agirrelanda 8 helbideko gure instalazioetara, edo harremanetan jarri, telefono hauen bidez:
- 945 15 80 00 Operazio Zentrala (24 orduak).
- 945 16 16 35 - 646 95 85 83 Familia barruko indarkeriaren eta indarkeria matxistaren Atala. Ordutegia: 06:30etik 22:00etara, urteko egun guztietan.
- 092 (24 orduak).
Gogora ezazu, 900 840 111 telefono zenbakia ere badaukazu. Zenbaki hori urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan erabil daiteke.
Familia barruko indarkeriaren eta indarkeria matxistaren Atala
Udaltzaingoaren baitan bada Familia barruko indarkeriaren eta indarkeria matxistaren Atala, emakumeen aurkako indarkeria kasuez arduratzeko. Zerbitzu honek, tratu txarrak jasan duten emakumeei laguntza eta babesa eskaintzen duen emakumeez osatutako taldea da.
- 24 orduko arreta eskaintzen dugu.
- Emakumedun patruila bat joango da berehala gertakarien lekura.
- Salaketa osatzen dugu, dagozkien izapideak bideratu eta epaitegira helarazi, eta biktimari laguntza eta babesa ematen diogu.
- Etxeko indarkeriaren biktimei zuzenduriko Babesteko Agindua izapidetzen dugu.
- Laguntza juridiko eta psikologikoa eskaintzen dugu.
- Gasteizko Udaleko Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta, leku bat bilatzen dugu gertakariaren egunean biktimak lo egin dezan, ohiko etxebizitzatik kanpo.
- Bidera ditzakezun helegite eta bestelako jarduera guztiei buruzko informazioa eskaintzen dugu.
Arraza, erlijio eta egoera sozial guztietako emakume askok jasaten dituzte tratu txarrak beren bikotekideengandik. Harreman afektiboen baitako desoreken eta zenbait gizonen menderatu beharraren isla dira emakumeengana zuzenduriko tratu txar horiek. Funtsezko bi gauza jakin behar dituzu: batetik, ZU EZ ZARELA EZEREN ERRUDUN; bestetik, laguntzeko gauzkazula.
Informazio gehiago
Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua: Hemen duzu etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautzen duen uztailaren 31ko 27/2003 Legearen eskabidea, babesteko agindu judizialak neurri zibilak eta penalak ekarriko ditu, eta, era berean, administrazio publikoek (estatu, erkidego eta tokikoak) euren sistema juridikoetan ezarrita dauden gizarte-babeseko baliabideak martxan jarriko dituzte. Sar zaitez hemendik ere etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduaren laburpenera
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.