Udaltzaingoa - Zer egin, baldin eta... trafiko istripurik izan badut
Baldin eta istripua ez bada larria izan, edo ez bada pertsona zauriturik egon, funtsezkoa da ahalik eta lasaien egotea, estutu gabe, eta beste alderdiarekin akordio batera iristen saiatzea. Horretarako, ibilgailuaren aseguruaren dokumentazioan adiskidetasunezko istripu-aitorpena egoten ohi da, gorabehera azkar konpontzen laguntzeko.
Istripua larria izan bada, beste alderdiarekin akordiora iritsi ez bazara, istripuan ibilgailu bi baino gehiago inplikatu badira, edo pertsona zauriturik egon bada, 092 telefono zenbakira deitzea gomendatzen dizugu, bertan Argiketa patruila bat eskatzeko.
Adiskidetasunezko istripu-aitorpena betetzea erabaki baduzu, aholku batzuk emango dizkizugu.
Lotura interesgarriak
Trafiko istripuak saihesteko aholkuak
Argiketak eta esku-hartzearen jakinarazpenak eskatzea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.