Udaltzaingoa - Zer egin, baldin eta... trafikoaren alorreko arau-hausteren batengatik zigortu banaute

Ordaindu edo alegazioak aurkeztu aurretik, oso kontuan hartu behar duzu nola egin dizuten salaketaren jakinarazpena, gidaria bertan ez zelarik, edo gidariari salaketaren unean zuzenean emanik.
Gidaria bertan ez zelarik jakinarazitako salaketa
Zure ibilgailuaren kontrako salaketa jaso duzu, lekuan bertan ez zinelarik. Jakinarazpena zure etxera iritsi arte itxaron behar duzu; behin etxean hartu duzularik, ordaindu dezakezu, edo egoki irizten diezun alegazioak aurkeztu.
Unean bertan jakinarazitako salaketa
Udaltzain batek trafiko alorreko arau-hauste batengatik salatu bazaitu, eta salaketa-orria orduantxe bertan eman, pertsona salatuaren datuak, isunaren zenbatekoa, puntu galduak eta beste datu batzuk agertuko dira orrian bertan. Kasu horretan, salaketa jakinarazi zaizula kontsideratzen da; ordaindu egin dezakezu, jakinarazpena etxean jaso zain egon beharrik gabe, edota - ez bazaude isunarekin konforme- alegazioak aurkeztu.
Legearen azken aldaketaren ondorioz, hogei egun natural dituzu isuna azkar ordaintzegatiko % 50eko beherapena baliatzeko edo alegazioak aurkezteko; alabaina, ez ahaztu alegaziorik aurkezten baduzu, galdu egingo duzula azkar ordaintzeagatiko beherapena.
Lotura interesgarriak
Trafiko isunei buruzko ohiko galderak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.