Udaltzaingoa - Zer egin, baldin eta... bizilagunekin edo establezimenduren batekin bizikidetza-arazoak baditut

Udaltzaingoa

Sarritan, zarata edo zikintasunarekin loturiko auziak bizilagunen arteko bizikidetza-arazoen iturri bihurtzen dira, bai eta etxebizitza eta establezimenduen arteko ere.

Urtetako eskarmentua lagun, horrelako kasuen aurrean, arazoa duzun pertsonarekin zuzenean konpontzen saia zaitezela gomendatzen dizugu; izan ere bizikidetza bere onera ekartzeko hitzarmen konpartituek erantzun hobea ematen ohi diete arazoei.

Alabaina, sarritan ezinezkoa izaten da elkar ulertzea, esaterako alderdietako batek ez duenean nola edo hala jokamoldean amore ematen; halakoetan, Udaltzaingoa lagun izango du beste alderdiak, auzian bitartekaritza lana egiteko.

Zaratekin zerikusia duen auzia bada, Udaltzaingoaren Ingurumen Taldea espezializatuta dago (telefonoa 945 161467, 08:00etatik 16:00etara; beste ordutegitan 092) zaratak neurtzen, eta aditua arazoari aplikatu beharreko araudiaren gainekoetan, zein Zarata eta daradark igorri eta jasotzeari buruzko Udal Ordenantzan jasotzen den.

Horrez gain, gerta daiteke baita arazoaren jatorria beste nolabaitekoa izatea; horrelakoetan egokiena 092 telefonora deitzea da; jarraian, Udaltzaingoak patruila bat bidaliko du, arazoa konpontzeko.

Lotura interesgarriak

Esku-hartzeko ingurumen-alorrak - Zarata / Kutsadura akustikoa

Zaratak neurtzeko eskaera

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.