Ohiko galderak sarreren salmentari buruz antzerki sarean

Sarrerak itzul ditzaket jada interesik ez badut edo ikuskizunera joaterik ez badut?
Sarrerak ezin dira itzuli. Leihatilan erosterakoan akatsen bat gertatu dela edo aurretik eskatutako sarrerak ez zirela egiaztatzen bada baino ezingo dira itzuli. Internetez erositako sarreren zenbatekoa ezin da itzuli.
Derrigorrezkoa da sarrera imprimatzea, ala mugikorretik erakutsi dezaket?
Sarrera ez da derrigorrez inprimatu behar: sakelekotik erakutsi dezakezu (ziurtatu eskura duzula).
Zer gertatzen da ikuskizunera deskontua duen sarrera eraman arren horren arrazoia egiaztatzerik ez badut?
Deskontua egiaztatzerik ez badago, dagokion aldea ordaindu beharko da leihatilan, aretoan sartu aurretik.
Berandu iritsi naizelako aretoan sartzerik ez badut, sarreraren zenbatekoa itzuliko didate?
Antzerki ikuskizunetan ez da sarreraren zenbatekoa itzultzen berandu iritsi izateagatik.
Antzerki ikuskizunetan ez da sarreraren zenbatekoa itzultzen berandu iritsi izateagatik. Interneteko salmentan bada deskonturik?
Bai, Interneteko salmentan deskontuak aplikatu daitezke. Antzokiko sarreran deskontua justifikatzeko eskatuko da. Internetez ez dago abonamendu irekiko deskontuez baliatzerik.
Badut nire abonamendua beste pertsona bati uzterik, abonamendu barruko emanaldi batera joan dadin?
Bai, bada beste pertsona bati uzterik Antzoki Sareko ikuskizunetarako abonamendua. Horietan agertzen den izena galduz gero kopia egiteko da.
Zer egin dezaket ikuskizunerako sarrera galtzen badut?
Sarrerak kreditu txartelaz erosi badituzu, berriro inprimatzeko aukera dago. Argibide gehiago, Principal antzokiko leihatilan.
Zer gertatzen da emanaldia bertan behera uzten bada? Sarreraren dirua berreskuratzeko eskubidea dut?
Bai, ikuskizuna bertan behera uzten bada, dirua berreskuratzeko eskubidea duzu. Dagokionean jakinarazten da nola itzuliko den dirua.
Ikuskizuna beste egun batera alda daiteke, edo beste ikuskizun bat programatu bertan behera utzitakoaren ordez; kasu horretan, ikuskizun berrira joateko aukera ematen da, edo sarreraren dirua itzultzekoa.
Haurtxoek sarrera ordaindu behar dute?
Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara. Ikuskizuna haurtxoentzat baldin bada, edonork bezala haurrek ere eduki behar dute sarrera, aforoaren barruan zenbatu ahal izateko. Gainera, sarrera bermea da ikuslearentzat.
Haurrak helduen laguntzarik gabe joan daitezke antzokira?
12 urtetik beherako haurrak ezin dira bakarrik joan Antzoki Sareko ikuskizunetara, ez beren adinera bereziki zuzendutako ikuskizunetara, ezta helduentzako ikuskizunetara ere. Pertsona heldu arduradunek edo tutoreek lagunduta joan beharko dute, ikastetxeekin edo talde antolatuekin itundutako ikuskizunek izan ezik.
Nola erosi ditzaket mugikortasun urria duten pertsonentzako sarrerak?
Udal Sareko antzoki guztiek dituzte mugikortasun urria duten pertsonentzako gordetako lekuak.

Sarrerak erosi nahi badituzu, telefonoz (945 16 10 45) edo lehiatilan egin dezakezu.

Principal antzokian, lehen anfiteatroko sarreren prezio berdina dute gurpildun aulkientzako tokiek. Prezio berean, laguntzaile batentzako sarrera erosi dezakezu. Gainerako antzokietan, mugikortasun urriko pertsonentzako lekuen prezioa gainerako eserlekuetakoen berdina da, eta, ahal den neurrian, baliabideak eskaintzen ditugu laguntzaile bat ondoan eseri ahal izateko.

  • Principal antzokia: 20 toki.
  • Félix Petite antzokia (Ibaiondo gizarte etxea): 6.
  • Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte-etxea): 6.
  • García Lorca antzokia (Lakua gizarte-etxea): 4.
  • Beñat Etxepare antzokia (Iparralde gizarte-etxea): 2.
Ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago libre baldin badaude mugikortasun urria duten pertsonentzako tokiak, sarrera horiek publiko orokorraren eskura jartzen dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.