Ohiko galderak Udal antzokiei buruz

1.  Badut antzokira sartzerik emanaldia hasitakoan?
Behin ikuskizuna hasi denean, ez dago antzokian sartzerik, mugimenduak enbarazu handia egiten baitie aktoreei, bai eta gainerako ikusleei ere, emanaldiaren erdian jaiki behar badute. Atsedenaldia dagoenean baino ez dago antzokian sartzerik.
2.  Zer ordutan irekitzen dira ateak?
Antzokietako ateak ikuskizuna hasi baino 20 minutu lehenago ireki ohi dira, eta hasteko aurreikusitako orduan ixten dira.
3.  Haurtxoek sarrera ordaindu behar dute?
Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara. Ikuskizuna haurtxoentzat baldin bada, edonork bezala haurrek ere eduki behar dute sarrera, aforoaren barruan zenbatu ahal izateko. Gainera, sarrera bermea da ikuslearentzat.
4.  Haurrak helduen laguntzarik gabe sar daitezke?
Haurrak ezin dira bakarrik sartu ikuskizunetara, ez haientzat berariaz direnetara ez eta helduentzat direnetara ere. Beti heldu edo tutore batek lagunduta joan behar dute. Salbuespen bakarra ikastetxeekin edo talde antolatuekin hitzartutako ikuskizunak dira.
5.  Sareko antzokiak alokatu daitezke?
Irabazi-asmorik gabeko gizarte eta kultura elkarteek gizarte etxeetako antzokiak erabil ditzakete, lagapenaren bidez. Antzerki konpainia profesionalek eta merkataritza entitateek ere erabil ditzakete, alokairuaren bidez.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: