Ekintzailetza - Ekintzaileentzako laguntzak

Ekitea

Deialdi hauei buruz informazioa garaiz jaso nahi baduzu, eman izena Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saileko buletin elektronikoan.

Deialdiak

Ekintzaileentzako bekak

Ekintzaileei beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean laguntzeko bekak.

  • Deialdi honek bi epe izango ditu eskabideak aurkezteko:
    • Lehen epea: 2025eko apirilaren 27tik ekainaren 13ra.
    • Bigarren epea: 2025eko ekainaren 14tik irailaren 26ra
  • Tramiteari buruzko informazioa.

Enpresa-ideia bat garatzeko eta enpresa-proiektua abian jartzeko laguntza

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileentzako laguntza honen deialdia ireki du.

Lanbideren erakunde laguntzaileen bidez egingo da kontsulta, erakunde horiek hartzen baitute beren gain laguntza-eskaerak kudeatzeko eta pertsona sustatzaileak tutorizatzeko eginkizuna.

Gasteizko Udalak, Lanbideren erakunde laguntzaile gisa, prozesuan parte hartzeko eskabideak jasotzeko epea ireki du.

Deialdiaren oinarriak: EHAA 173 zk. 2025eko irailaren 12a.(Beste leiho batean irekiko da)

  • Onuradunak: negozio ideia bat duten ekintzaileak, beren bideragarritasuna eta enpresa plana egiteko esklusiboki dedikatzeko konpromisoa hartzen dutenak, edo dagoeneko enpresa bideragarritasun plan bat dutenak eta enpresa martxan jartzeko esklusiboki lan egiteko konpromisoa hartzen dutenak.
  • Epea: 2025eko urriaren 13ra arte.
  • Diru kopurua: gehienez 2.600 €-ra arte.
  • Izapideari buruzko informazioa.

Lanbide + GV

Informazio gehiago

Hazibide

Hazibide hazi-kapitaleko enpresa da, Foru Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Vital Kutxak, Taldek eta Erkidek osatutakoa. Arabako enpresa txiki eta ertain berriei edo sortu berriei bultzada ekonomikoa ematen die, kapital sozialean aldi baterako eta gutxiengoan parte hartuz eta gehienez 120.000 euroko ekarpena eginez.

Informazio gehiago: www.hazibide.com(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.