Ekitea - Ekintzaileentzako laguntzak
Deialdi hauei buruz informazioa garaiz jaso nahi baduzu, eman izena Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saileko buletin elektronikoan.
Deialdiak
Ez dago deialdirik indarrean.
Lanbideren ekintzaileentzako laguntzak
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei bideratutako laguntzak eskatzeko deialdia argitaratu du. Bi jarduera-ildotan banatuta daude laguntzak: bata, enpresa-ideia bat garatzeko, eta, bestea, enpresa-proiektu bat martxan jartzeko.
Lanbiderekin elkarlanean ari diren erakunde kolaboratzaileen bidez eskuratu ahal izango dira, erakunde horiek arduratuko baitira proiektuak hautatu, erregistratu, jarraitu eta egiaztatzeaz.
Gasteizko Udalak, Lanbideren erakunde kolaboratzailea den aldetik, prozesuan parte hartzeko eskabideak jasotzeko epea ireki du.
(Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria: 2024/05/06)
Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak
- Onuradunak: enpresa-ideia bat dutelarik ekintzaile izan daitezkeen pertsonak, baldin eta hitz ematen badute horren bideragarritasuna aztertzen eta enpresa plana garatzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan.
- Epea: 2024ko urriaren 28ra arte.
- Diru kopurua: gehienez 1.300 eurokoa izango da.
- Izapideari buruzko informazioa.
Enpresa proeiktu berriak abian jartzeko laguntzak
- Onuradunak: enpresa-bideragarritasunaren plan bat duten pertsonak, baldin eta hitz ematen badute enpresa-jarduera abian jartzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan.
- Epea: 2024ko azaroaren 11ra arte.
- Diru kopurua: gehienez 1.950 eurokoa izango da.
- Izapideari buruzko informazioa.
Ekintzaileentzako bekak
Ekintzaileei beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean laguntzeko bekak.
- Argitaratze-data: 2024/04/10.
- Deialdi honek bi epe izango ditu eskabideak aurkezteko:
- Lehen epea: 2024ko apirilaren 11tik ekainaren 14ra.
- Bigarren epea: 2024ko ekainaren 15etik irailaren 27ra
- Tramiteari buruzko informazioa.
Beste laguntza batzuei buruzko informazioa
- Enpresentzako dirulaguntzak.
- Ekintzaileentzako eta enpresentzako laguntzen informazio-buletina , aldizkako, enpresen intereseko laguntza, berri eta ekitaldiei buruzko informazioarekin.
Hazibide
Hazibide hazi-kapitaleko enpresa da, Foru Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Vital Kutxak, Taldek eta Erkidek osatutakoa. Arabako enpresa txiki eta ertain berriei edo sortu berriei bultzada ekonomikoa ematen die, kapital sozialean aldi baterako eta gutxiengoan parte hartuz eta gehienez 120.000 euroko ekarpena eginez.
Informazio gehiago: www.hazibide.com
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.