Merkataritza eta ostalaritza - Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoa
Sektorearen oraingo egoera oinarritzat hartuz eta hainbat agenterekin bilerak egin ondoren landu zen 2023-2026 Aldirako Vitoria-Gasteizko Merkataritza eta Ostalaritzako Udal Plan Estrategikoa.
Sektorean diharduten agente orok -publiko zein pribatu- partekatutako tresna da, Gasteizen sortzen diren ekimenak bideratzeko balio behar duena.
Beraz, dokumentu bizia da, merkataritza eta ostalaritza nahitaez aurre egin beharreko erronka nagusiei erantzuteko gauza izan daitezen.
Plan Estrategikoaren xedea da, sektore publikoaren eta pribatuaren estrategia partekatuak egituratzea, dagoen merkataritza eta ostalaritzaren egitura mantentzeko eta sendotzeko, gertuko kontsumoa hiriko biztanleen erreferente gisa finkatzea, eta haien merkatu-eremuaren erakarpena berreskuratzea, jasangarritasun-esparru baten barruan, non mugikortasun jasangarriak eta teknologiak zeregin garrantzitsua izango baitute.
Planaren ikuspegia ezaugarri hauek kontuan hartuko dituen merkataritza eta ostalaritza sendotzea da:
- Sektoreko jarduera-galera murriztea edo lehengoratzea.
- Hasita dauden jarduketetan, sektoreko eragileen artean koordinazio eraginkorragoa eta enpresa eta taldeen parte-hartze aktiboa bultzatzea.
- Tokiko negozioen omnikanalitatean aurrera egitea.
- Erosketaren ekintza erraztea, Merkataritza Hirigintzako jarduera funtzionalekin.
Horrenbestez, helburu nagusia da egungo merkataritza eta ostalaritzaren egitura mantentzea eta sendotzea, gertuko kontsumoa hiriko biztanleen erreferente gisa kokatuz, jasangarritasunari eginkizun garrantzitsuena emanda.
Agiria: 2023-2026 Aldirako Vitoria-Gasteizko Merkataritza eta ostalaritzako udal plan estrategikoa .
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.