Bizikidetza eta Aniztasun Plana

Bizikidetza eta Aniztasun plana

2018ko urtarrilaren 24an aurkeztu zen Bizikidetza eta Aniztasun Plana, Europa biltzar-jauregian, hartara amaiera emanez 2016ko azken hiruhilekoan hasitako partaidetza-prozesuari.

Planaren inguruan

Agiri horrek gaiaren inguruan Bizikidetza eta Aniztasun Elkarguneko ekarpenak biltzen ditu (zeinean biltzen diren Bakea eta Giza Eskubideak, Dibertsitate Funtzionala eta Kulturartekotasuneko mahaiak), bai eta ildo politikotik egindako beste ekarpen osagarri batzuk ere.

Hemen deskribatzen diren neurrien bitartez ahaleginak, metodologiak eta baliabideak bildu nahi ditugu Elkargune baten inguruan, zeinak izendapen bakar baten pean hiru alor oso desberdin biltzen dituen, nahiz eta xede berbera duten: elkarbizitza aniztasunean, azken horrekin ulertzen dugularik dibertsitate funtzional, kultural eta ideologikoa.

Plana hiru urtetan garatu nahi da, 2018 eta 2020 urteen bitartean, "Gasteiz, bizikidetza-hiria" Gasteizen bizikidetzaren aldeko konpromisorako akordio politikoa printzipio-adierazpenean esaten denaren ildotik: "Hiria bizikidetzaren ardatz nagusia dela azpimarratzea. Lankidetzan, elkarrengandik ikastean, elkarrekikotasunean eta, batez ere, pertsonen arteko interakzioan oinarritutako komunitatea".

Bizikidetza eta Aniztasun Plana

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.