GAZ Gasteiz | Gazteen emantzipaziorako bulegoa

GAZ gasteiz | Emantzipaziorako zerbitzua

Habia utzi nahi duzu? Aurkitu nahi duzu bizitzeko tokiren bat? Lana aurkitzeko orientazioa bilatzen duzu? Ez dakizu zer ikasi? Nazioarteko esperientzia bat izan nahi duzu edo haren ondoren itzuli nahi duzu? Emantzipazioaren eremuko gai horiei edo beste edozein gairi buruz aholkularitza eta orientazioa eska diezagukezu.

Gazteen emantzipaziorako bulegoa udal-zerbitzu bat da, doakoa 16 eta 34 urte bitarteko gazteentzat, eta orientazioaren eta aholkularitzaren bila joan ahal izango zara, zure emantzipazio-prozesua neurrira garatzeko, arreta pertsonalizatuaren bidez.

Etxebizitza

Etxebizitzaren atalean, etxebizitzaren bilaketari, alokairuari, errehabilitzaio eta erosketari buruzko orientabideak emango dizkizugu, bai eta erosteko zer pauso eman aholkatzeaz gain.

Lana

Lanari dagokionez, dauden baliabideei buruzko informazioa emango dizugu: lana bilatzeko webguneak, Lanbide, Gasteizko Udalaren Enplegu Zerbitzua...

Formakuntza

Formakuntzari dagokionez, curriculuma osatzeko eta/edo ezagutzak zabaltzeko dituzun moduak gomendatzen dizkizugu, bai presentzial bai online.

Mugikortasuna

Pertsona urduria bazara eta zure konfort-eremutik irteteko gogoz bazaude, aurrera eraman ahal izateko gidatuko zaitugu, ondoen egokitzen zaizun programaren bidez.

Hemen gaude

Espainia plaza (Plaza Berria), 1 behea

Gazteen Argibidetarako Udal Bulegoan (OMIJ)

Vitoria-Gasteiz

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00tara eta 17:00etatik 19:00etara.

Aldez aurreko hitzordua eskatu behar da

Tel: 945 16 13 30

E-mailez: gazgasteiz@vitoria-gasteiz.org / gazgasteiz2@vitoria-gasteiz.org

Gazteen Argibidetarako Udal Bulegoa (OMIJ)

Espainia plaza (Plaza Berria), 1 behea

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: