Ekintzailetza - Ekintzailetza zirkularreko programa

Ecokonomia zirkularra

Baduzu ekonomia zirkularrarekin lotutako negozio-ideiarik?

Autoenpleguan, enpresa bat sortzean edo startup bat martxan jartzean pentsatzen ari bazara lehengaien aprobetxamenduari, zero hondakinaren kontzeptuari, produktuen erabilera-fasearen hedapenari, ekodiseinuari, birmanufakturari, berregokitzeari, serbitizazioari edo birziklatzeari buruz, zure proiektua gauzatzen lagun diezazukegu.

Azken batean, murriztu, berrerabili, birziklatu eta konpondu hitzak buruan dituen pertsona ekintzailea bazara, aprobetxatu martxan jarritako ibilbide hau ekintzailetza zirkularrari ekiteko.

Programaren faseak

  1. Ekintzailetzako aholkularitza orokorra (8 ordu): negozio-plana, merkatua, marketina, finantzarioa, legala..
  2. Elkarrizketa udaleko teknikariekin, zure ideiarekin lotutako ekonomia zirkularraren esparruak definitzeko.
  3. Negozio-eredu zirkularretan adituen aholkularitza (8 ordu): ekodiseinua, serbitizazioa, konponketa, berregokitzea eta birmanufaktura eta birziklapena.
  4. Berariazko aholkularitzako 5 ordu gehiago espezializazio handiko eremuetan (material zehatzak, birziklatze kimikoa, alderantzizko logistika...).

Informazio gehiago

Programan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin, formulario honen bidez

Informazioa eskatu

Harremanetarako: infoempresas@vitoria-gasteiz.org

Laguntzaileak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.