Gasteizko lehen 'elektrolindegia' Latinoamerika plazaren alboko aparkalekuan egongo da eta kargatzeko hamar puntu izango ditu

2021eko apirilaren 30ean

Karga azkarreko edo erdiazkarreko zutoinak egongo dira zerbitzugunean, hiriko horrelako lehenengo gunean.

Gasteizko lehen “elektrolindegia” Latinoamerika plazako aparkalekuan egongo da eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko hamar puntu izango ditu. Udalak gaur goizean ireki du deialdia, zerbitzugune hori ezarri eta ustiatu nahi duten enpresek haien proposamenak egin ditzaten. Hautatuko enpresari lursail horren 273 metro karratuko zati baten erabilera pribatiboa emango zaio, jabari publikoko emakidaren bidez. Estatuko hiri baten hirigunean kokatutako lehen eletrondegia izango da.

Gaur beste urrats bat egin dugu Vitoria-Gasteiz Green Deal’ estrategian. Plan hau Garapen Jasangarrirako Helburuen eta 2030 Agendaren barruan dago, eta gure hiriaren, hurrengo belaunaldien etorkizunaren eta planetaren aldeko itun gisa sortu zen.  Eta planak hasieratik aurreikusten du lankidetza publiko-pribatua eraldaketa berderako giltzarri gisa. Horregatik, ‘Green Deal’ delakoarekin bilatzen genuenaren adibide ona da elektrolindegia hau: hirian eragina izango duten eta garapen ekonomiko jasangarrian, gizarte-kohesioan eta ingurumen-jasangarritasunean eragingo duten ekintzak”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak. Elektrolindegiak, gainera, hiri-mugikortasuna deskarbonizatzen lagunduko du, Udalaren helburuetako bat.

Enpresa esleipendunak bost kargagune instalatu beharko ditu, hamar ibilgailuri zerbitzu emateko. Zutoinetako hiru karga erdiazkarrekoak izango dira 50 kw-ko korrontearekin, karga azkarreko zutoin batek 100 kw-ko korrontea izango du, eta karga azkarreko azkenak 150 kw-ko potentzia.

Emakida bost urterako izango da, baina urtero luzatu ahal izango da, gehienez ere hamar urtera arte. Elektrolindegia ustiatzen duen enpresak 7.189,38 euroko kanona ordaindu beharko dio urtero Udalari (lehiaketara aurkezten diren enpresek bere eskaintzetan kopuru hori hobetu badezakete ere). Udalak baldintza-agirian ere zehaztu du tarifek ezingo dutela prezio hauek gainditu: 0,25-0,40 eu/KW karga azkarrerako eta 0’10-0’30 eu/KW.

ELEKTROLIDEGIA dosierra

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.