Una noche sin luna. Juan Diego Botto. Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2021/12/16, hasiera ordua (gutxi gorabehera): 19:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:15
Deskribapena
https://www.youtube.com/watch?v=NwRhMi7CSRw(Beste leiho batean irekiko da)

Juan Diego Bottoren Una noche sin Luna, azaroaren 13an estreinatu zen Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan. Gaur egun, antzezlana estatuko antzoki gehienetan biraka ari da, kritika eta publiko aldetik arrakasta handia lortuz.

Osasun-krisiak eragindako edukiera mugatua zela eta, 400 lagunek baino ezin izan zuten antzezlan handi honetaz gozatu. Hori dela eta, Principal Antzokiak, Una noche sin luna programatu du berriro, 2021eko abenduaren 16an.

Espero dugu data horretarako edukiera mugarik ez egotea, eta antzerkira joan ezin izan zuten pertsona guztiek, obraren egilea den Juan Diego Bottoren interpretazio handi honekin gozatzeko aukera izatea.

Ikuskizunaren hasiera-ordua eta edukiera, dagokion osasun-araudiaren araberakoak izango dira.

Sarrerak 2021eko Gabonetako programazioarekin batera salduko dira, azaroaren amaieran.

Sinopsia

Una noche sin Luna lan hunkigarri eta harrigarria da. Lorcaz ari da, baina XXI. mendeko sentsibilitate batetik, Federico bera gaur egun gure artean balego bezala. Federico García Lorcaren bizitzaren eta lanaren alderdi ezezagunenak hurbilduko dizkigu lanak. Funtzioak planteatzen duen bidaia ez da bidaia arkeologikoa, baizik eta gure errealitatea ezagutzeko modu bat, haren lanaren bitartez. Hartara, lan bizia, ausarta eta dinamikoa bihurtzen da, Lorcaren hitza, bizitza eta mundua gureen ispilu baitira.

Juan Diego Bottok idatzitako lan guztiek bezala, honek ere ez ditu konpromisoa, emozioa eta umorea baztertzen, eta Sergio Peris-Menchetak zuzendutako lan guztiek bezala, honek ere ez ditu dinamismoa, jolasa eta ludikotasuna baztertzen.

  • Konpainia: Rota Producciones
  • Egilea eta intepretea : Juan Diego Botto
  • Federico Garcia Lorcaren testuei buruz
  • Zuzendaritza : Sergio Peris-Mencheta
  • Musika: Alejandro Pelayo (Rozalen-en ekarpen bereziarekin)
  • Ekoizpena : La Rota Producciones, Barco Pirata Producciones, Concha Busto Producción y Distribución
  • Prezioa: 18/12/6 euro

Una noche sin luna pdf

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) azaroaren 25etik aurrera (10:00etatik aurrera)

enlace Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.