“Apustu egin orduko galdua duzu bataila”

https://www.youtube.com/watch?v=lLkd4wPbh4Q(Beste leiho batean irekiko da)

Ausazko jokoen eta kirol apustuen kontra sentsibilizatzeko kanpaina

Raparen bidez sentsibilizatzea. Horixe da ausazko jokoen eta kirol apustuen arriskuen inguruan nerabe eta gazteak kontzientziatzeko, Gasteizko Udalaren Osasun Publikoaren Zerbitzuak sustatu duen kanpainaren helburua, 14 eta 20 urte bitarteko pertsonen kezka eta sentimenduetatik hurbil dagoen musika estiloa erabiliz egina.

Kanpainan Endika Gutiérrez Sánchez Ocaña Invert-ek hartu du parte, gazteen artean oso ezaguna den freestyler, skater eta influencerra. Abeslariak Redbullen 2014ko Nazioarteko Oilar Batailak irabazi zituen eta Munduko Freestyle Txapelketako txapeldunorde ere izan da Espainiarekin, besteak beste.

Invert-ek rap bat sortu du Gasteizko kanpainarako. Bertan, ausazko jokoen eta kirol apustuen arriskuez hitz egiten du, prebentziozko mezuak zabaltzen ditu eta dagoeneko joko arazoak dituzten pertsonen pentsamenduekin konektatzen du, hausnarketarako beste hainbat esaldi emateaz gain.

Kanpaina batez ere sare sozialen bidez zabaltzeko dago pentsatuta eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta EHUko Arabako Campusaren laguntzarekin egin da, baita hainbat udal zerbitzu eta atalen lankidetzarekin ere, hala nola Gazteria, Euskara, Edukiak, Komunikazioa eta prentsa, Film Office, Gizarte-etxeak, TUVISA eta abar.

Invert Apustu egin orduko galdua duzu bataila

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.