Gasteizko Udalak laster TAO Judimendi auzora eta Hegoaldera zabaltzeko asmoa du. Arabako hiriburuko eremu horietako bizilagunek eskatutako neurri horrekin batera, lur gaineko aparkalekuak kontrolatzeko sistema osoa digitalizatuko da. Sistema berria ezarri ondoren, zerbitzuaren erabiltzaileek erosoago erosi ahal izango dituzte taloiak, eta Udalak errazago eta modernoago egin ahal izango ditu kontrol-lanak. Zehazki, kamera itsatsita duen ibilgailu elektriko baten bidez.
Jarduera hau Vitoria-Gasteiz Green Mobility Next proiektuaren barruan dago. Proiektu hau aukera paregabea da jauzi kualitatibo bat egiteko eta mugikortasun deskarbonizatu baterako trantsizioa nabarmen bizkortzeko, espazio publikoan pertsonak benetako protagonistak izan daitezen.
Aurreikusitako jarduerek esku-hartze mota ugari hartzen dituzte baitan, baina helburu komun batera bideratuta, eta, gainera, egoki koordinatu eta elkarren artean estuki lotutako jarduerak dira, horietako askok elkarren beharra baitute arrakasta izateko. Ildo horretan, proiektuak 10 jarduera biltzen ditu guztira, bat datozenak TMA/892/2021 aginduan jasotako 4 ardatzetatik 3kin eta 17 jarduketa-tipologietatik 7rekin.
Jarduera NextGenerationEU – Europar Batasunak finantzatua da eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planan ardatzetan dago sartuta. Hain zuzen, hemen kokatzen da proiektu hau: 1. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta Landa-Agenda, despopulazioaren aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena" (gaztelaniaz) | 1. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraungarri, seguru eta konektatuaren talka-plana" (gaztelaniaz).
Jarduketari buruzko prentsa-oharrak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.