Animalia edukitzeari buruzko ohiko galderak

Zein txakur izan daitezke arriskutsuak?
a.- Martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuak(Beste leiho batean irekiko da) ezarritakoaren arabera, arraza hauetako txakurrak izan daitezke arriskutsuak:
  • Pit Bull Terrier
  • Staffordshire Bull Terrier
  • American Staffordshire Terrier
  • Dogo Argentino
  • Fila Brasileiro
  • Rottweiler
  • Tosa Inu
  • Akita Inu


b.- Martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuaren II. eranskinean aipatzen diren ezaugarrietakoren bat dutenak.

c- Aurrekoen artean ez badaude ere, aurretik animaliei nahiz pertsonei eraso egin dieten txakurrak, edo izaera oldarkor nabarmena erakusten dutenak.
Ez naiz txakurraren jabea, baina arriskutsua izan daitekeen txakur bat eramango dut. Lizentzia atera behar dut? Lizentziarik ez badut, dosier zigortzailea abiaraz dezakete nire aurka?
Legeak agintzen duenez, horrelako animaliak leku edo espazio publikoetan daramatzan edo kontrolatzen dituen pertsonak behar den administrazio lizentzia eraman behar du aldean. Horrenbestez, arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziarik eman ez bada, eta Udaltzaingoak dagokion salaketa jartzen badu, dosier zigortzailea abiaraz liteke animalia daraman pertsonaren kontra.
Zer betebehar dago arriskutsua izan daitekeen txakurra zuzen eramateko?
Kaletik beti lotuta eta ahokoa jarrita eraman behar duzu.
Arriskutsu izan ez daitezkeen txakurrak ere nahitaez lotuta eraman behar dira kaletik?
Oro har, bai. Animaliak Edukitzeari eta Babesteari buruzko Udal Ordenantzak xedatzen duenez, bide eta parke publikoetan nahiz pertsonen igarobide diren bestelako tokietan txakurrek lotuta joan behar dute lokarri edo kate eta lepokoarekin. Dekretu baten bidez, zehazten du arriskutsu izan daitezkeen txakurtzat jotzen ez direnak aske ibili ahal izango diren lekuak (arriskutsu izan daitezkeen txakurrak beti joan beharko dute lotuta).
Arriskutsu izan daitezkeen txakurtzat jotzen ez diren txakur bat daukat. Non eraman dezaket aske, loturik gabe?
Según el Decreto de Alcaldía del 9 de octubre de 2017, los perros no potencialmente peligrosos podrán estar sueltos únicamente en las zonas verdes, con algunas excepciones en entornos verdes muy transitados (parques de la Catedral, El Prado y La Florida, zonas ajardinadas del Campus universitario y las zonas incluidas en la Red Natura 2000). Más información sobre las zonas.

Alkatetzaren Dekretuak, 2017ko urriaren 9koa, xedatu zuen “berdeguneetan bakarrik egon ahal izango dira aske txakurrak (arriskutsu izan daitezkeen txakurrak izan ezik, horiek beti joan beharko baitute lotuta)”. Hori bai, salbuespen batzuekin, zein baitira jende askok aisialdirako baliatu ohi dituen zebait ingurune: Katedraleko, Prado eta Florida parkeak, Unibertsitate-campuseko lorategiak eta Natura 2000 Sarean sartuta dauden eremuak. Informazio gehiago.
Zein jotzen da txakur abandonatutzat?
Abandonatutako animaliatzat joko da inongo identifikaziorik ez daramana eta inork lagundu gabe doana, baita identifikazioa eraman arren jabeak edo hark baimendutako pertsonak galdu denik ezarritako epean salatu ez duena ere.
Nahitaezkoa da txakurrei eta katuei mikrotxipa jartzea?
Oraingoz txakurrei baino ez da nahitaezkoa mikrotxipa jartzea. Katuen kasuan, berriz, borondatezkoa da.
Nora jo dezaket animalia bat gaizki tratatzen ari direla salatzera?
Tratu txarra Gasteizko udalerrian gertatzen bada, gertaerak Udaltzaingoan salatzea komeni da. Udaleko Ingurumen Osasunaren Zerbitzukoalbaitaritza zerbitzuetan ere sala daiteke, edo hirian dauden animaliak babesteko elkarteen bidez.
Zein da gehienezko epea administrazioak dosier zigortzailea ebazteko?
Prozedura abiarazteko erabakia hartzen den egunetik hasita sei hilabeteko epea izango da gehienez esan-bidezko ebazpena jakinarazteko. Prozedura bukatutzat jotzen duen berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe igarotzen delarik epe hori, dosierra iraungitzat joko da, administrazioak duen ebazteko obligazioa gorabehera.
Nortzuek aurkez dezakete dekretu zigortzailearen kontrako errekurtsoa?
Berraztertzeko errekurtsoa: salatzaileak zein salatuak, hilabeteko epean dekretu zigortzailea jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Errekurtso mota hori aukerakoa da.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: salatzaileak zein salatuak, bi hilabeteko epean dekretu zigortzailea jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta; berraztertzeko errekurtsorik aurkeztu bada, haren ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.