Ostalaritza lokalen higiene eta osasun baldintzei buruzko ohiko galderak
Jatetxe edo taberna batean jandako zerbaitek gastroenteritisa eragin didala uste badut zer egin behar dut?
Eragindakoak bi pertsona edo gehiago badira, osasun arloko agintariei jakinarazi behar zaie lehenbailehen, Gasteizko Udaleko Ingurumen Osasunaren Zerbitzuan edo Arabako Osasun Publikoaren Zuzendariordetzan salaketa aurkeztuz. Garrantzitsua da salaketa azkar jartzea, eraginkortasun handiagoz jardun ahal izateko. Janaria beste hiri bateko establezimenduren batean hartu bada prozedura berari jarraitu beharko zaio.
Nahitaezkoa da establezimendu publiko bateko janaria jateak eragindako gastroenteritisa salatzea?
Bai, janarien bidezko toxiinfekzioak nahitaez jakinarazi beharreko gaitzak baitira. Gasteizko Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoen bitartez tramitatu daitezke, edo zuzenean Ingurumen Osasunaren Zerbitzuan.
Zer egin behar dut ostalaritzako establezimendu bateko janari platerean gauza arraroren bat topatzen badut?
Lehenengo eta behin, ostalaritzari esan eta nahi bada erreklamazio orria bete. Ondoren, gertatutakoa azaltzen duen idatzia aurkeztu, Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari zuzendurik, Gasteizko Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoen bitartez edo zerbitzu horretan zuzenean.
Zer egin behar dut inon barrako pintxoak babestu gabe daudela ikusten badut?
Ostalaritzako establezimendu batean behin baino gehiagotan ohartzen bazara barran jartzen dituzten pintxoak ez dituztela babesten ?edo hotzen gordetzen, kasua bada? establezimenduaren kontrako salaketa aurkeztu beharko duzu, Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari zuzendurik, Gasteizko Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoen bitartez edo zerbitzu horretan zuzenean.
Baimenduta dago ostalaritzako establezimenduetan txakurrekin sartzea?
Jakirik manipulatu edo biltegiratzen ez den aretoetan baimenduta dago txakurrak sartzea, baldin eta establezimenduaren jabeak onartzen badu.
Ostalaritza establezimendu baten inguruan intsektuak dabiltzala ohartu gara. Zer egin behar dugu?
Gasteizko Udaleko Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari zuzendutako idatzia egingo dugu, herritarrei laguntzeko bulegoen edo Herritarren Postontziaren bitartez. Ez da frogarik behar, Udal funtzionarioek egiaztatuko dute gertatutakoa, dagokion ikuskapena eginez.
Herritar batek establezimendu baten higiene eta osasun baldintzak ezagutu nahi baditu badu hori egiterik? Zer egin behar du horrelakoetan?
Bai, badu hori egiterik. Gasteizko Udaleko Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko du, herritarrei laguntzeko bulegoen bitartez, zein establezimenduri buruzko kontsulta egin nahi duen eta zergatik azalduz.
Zer egin behar dut etxean jandako zerbaitek toxiinfekzioa sortu badit ?
Eragindakoak bi pertsona edo gehiago badira, eta susmorik txikiena izanez gero, osasun arloko agintariei jakinarazi behar zaie lehenbailehen, Gasteizko Udaleko Ingurumen Osasunaren Zerbitzuan edo Arabako Osasun Publikoaren Zuzendariordetzan salaketa eginez.
Zer egin behar dut erosi dudan jakiren batek ezohiko itxura, zapore edo usainik badu edo gauza arrarorik topatu badut bertan?
Jaki freskoa bada, dendariari aipatu beharko zenioke, eta hark erantzundakoarekin ados ez bazaude, produktuaren erakusgarri bat eraman dezakezu Gasteizko Udaleko Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, teknikariek balioets dezaten.
Produktu ontziratua izanez gero, arazoa sortu duen produktuaren erakusgarri bat eraman beharko duzu Gasteizko Udaleko Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, teknikariek balioets dezaten.
Produktu ontziratua izanez gero, arazoa sortu duen produktuaren erakusgarri bat eraman beharko duzu Gasteizko Udaleko Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, teknikariek balioets dezaten.
Nola jakin dezaket etxean egindako kontserba bat onik dagoen?
Etxeko kontserbak jan aurretik, potearen itxurari erreparatu behar diogu, estalkia irekitzean egiten duen zaratari ?ez dadila leherketa baten antzekoa izan? eta usaina ohikoa den. Susmo txikiena izanez gero ez ezazu jan.
Hala ere, nahi izanez gero Ingurumen Osasunaren Zerbitzuan produktua azter dezaten eska dezakezu, dagozkion tasak ordainduta.
Hala ere, nahi izanez gero Ingurumen Osasunaren Zerbitzuan produktua azter dezaten eska dezakezu, dagozkion tasak ordainduta.
Jaki guztiek eraman behar dute etiketa?
Jaki guztiek behar bezala etiketatuta egon behar dute, eskuz landutakoak produktuek IZAN EZIK, horiek ez baitaude etiketa eramatera behartuta; dena dela, saltokiak leku agerian enpresaren Osasun Erregistroko zenbakia jarrita eduki beharko du.
Etiketan datu hauek agertu behar dute nahitaez: salmentarako izena, marka, osagaien zerrenda, enpresaren identifikazioa, eduki garbia, iraungitze data edo gutxieneko iraupen data, gordetzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak, erabiltzeko modua, lotea, jatorria, alergenoei buruzko ohartarazpena (alergeno izan daitezkeen osagaien artean sailkatutakorik bada horren berri eman beharra dago etiketan).
Etiketan datu hauek agertu behar dute nahitaez: salmentarako izena, marka, osagaien zerrenda, enpresaren identifikazioa, eduki garbia, iraungitze data edo gutxieneko iraupen data, gordetzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak, erabiltzeko modua, lotea, jatorria, alergenoei buruzko ohartarazpena (alergeno izan daitezkeen osagaien artean sailkatutakorik bada horren berri eman beharra dago etiketan).
Nahitaezkoa da etiketan nutrizioarekin lotutakoak azaltzea?
Etiketan nutrizioarekin lotutako azalpenak ematea borondatezkoa da; etiketan jakiaren ahalmen nutritiboei buruzko mezurik sartuz gero, ordea, nahitaezkoa litzateke.
Gauza bera dira janari bati alergia izatea eta intolerantzia?
Ez da gauza bera. Janari-alergia pertsona baten sistema immunologikoaren erreakzioa edo erantzun ezegokia da, janari baten edo janari baten osagai baten kontra. Janari-intolerantzia, aldiz, metabolismoak berak sortutako janariaren kontrako erreakzioa da, sistema immunearen parte hartzerik gabe. Esate baterako, laktosaren intolerantzia, hots, laktosa egoki digeritzeko ezintasuna.
Zer da anisakisa?
Anisakisa 20-30 mm-ko arra da, begi hutsez ikus daitekeena; arrain espezie askotan aurki daiteke (bereziki legatz, txitxarro, bakalada eta bakailaoan). Arraina gordin edo gutxi egina janez gero baliteke digestio edo alergia arazoak sortzea. Hori dela eta, arraina gordin jateko asmoa badugu, edo ozpinetan, gatzunetan, marinatuta edo ketuta, aldez aurretik izoztu egin beharko da BETI, 24 orduz. Prestatuz gero, tenperatura 60 ºC-ra iristen dela egiaztatu behar da.
Nortzuek aurkez dezakete dekretu zigortzailearen kontrako errekurtsoa?
Berraztertzeko errekurtsoa: salatzaileak zein zigortuak, hilabeteko epean dekretu zigortzailea jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: salatzaileak zein zigortuak, bi hilabeteko epean dekretu zigortzailea jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: salatzaileak zein zigortuak, bi hilabeteko epean dekretu zigortzailea jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.