Merkataritza eta ostalaritza - Olarizuko erromeriako azoka
Olarizuko zelaietan ospatu ohi den erromeria herrikoian, Olarizu gaineko gurutzeraino igotzea da tradizioa. Bidean eskuz landutako janariak -gozoak edo hestekiak- eta erromerietako artisau-produktu tipikoak eskaintzen dituzten saltokiak aurkituko ditugu. Izozki-saltokiak eta txosnak ere ez dira falta.
Erromeria horrekin udako zikloa amaitu eta bildutako uzta eskertzeko nekazarien erritua betetzen da.
Olarizuko erromeriari buruzko informazio gehiago.
Egunak
Andre Mariaren Jaiotzaren egunaren (irailaren 9a) ondorengo astelehenean.
Udal tramiteak
Olarizuko erromerian saltokiak jartzeko lizentzia eskatzea
Kokapena
Olarizuko zelaietan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.