Afrikaren Astea
Afrikako Asteak zortzigarren edizioa beteko du 2025ean, Euskadin bizi diren Afrikako kolektibo eta pertsonek egiten duten lana ikusarazi nahian. Ekitaldiak Afrika, Gasteiz, Araba eta EAEko pertsonen arteko bizikidetza sustatu nahi du, batetik, eta baita Afrikako artea, musika, dantza eta moda tradizionala ezagutarazi, bestetik.
2025eko edizioa
Aurten, Afrikaren Astearen ekitaldi nagusia Gasteizen bizi diren Afrikako diasporako kideek antolatu duten jaialdia izango da. Jardunaldia Florida parkeko kioskoan izango da, maiatzaren 24an (larunbata), Afrikaren egunaren bezperan. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.