Kutsatuta egon daitekeen kokaleku baten lurzoruaren ikerketa Las Neveras muinoan

Laburpena

Abiapuntua: Las Neveras muinoa, Olarizuko Parkea eta Salburuako Hezegunearen artean, kokaleku estrategikoa da, bere berriztapena ezinbesteakoa baita Gasteizko Eraztun Berdearen lotura hiriaren ekialdean ahalbidetzeko. Muinoko gailurrean kutsatuta egon daitezkeen bi partzela daude eta hauen ikerketa derrigorrezkoa da bertan edozein jarduera aurrera eramateko. Hainbat urtez erabili gabeko partzelak dira (bolborategi bat egon da haietako batean 60ko hamarkada arte) eta kontrolik gabeko isurketek ingurune kalitatea kaltetu eta ikusizko eragin negatiboa eratu dute

IHOBEk eragiten dien zonen inbentarioa: "Kutsatuta egon daitezkeen" partzelak dira: 01059-01779 eta 01059-01790 (Geoikerreko kodeak). Zona bien azalera 16.000 m²koa da.

Helburua: Aipatutako partzelen lurzoruaren kalitatea ikertzea, aurrerantzean bere berreskurapena burutzeko Eraztun Berdean sartuz eremu berde gisa.

Ikerketa eremuaren ortoargazkiak 1957, 1977, 1985 eta 2006 urteetan
Ikerketa eremuaren garapena 1957 eta 2006 urteen artean

Kokapena

Las Neveras muinoaren kokapena

Ikerketa eremuaren ortoargazkia
Ikerketa eremuaren ortoargazkia

Finantzaketa

Ikerketa indarrean dauden legeei jarraiki (4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea sahiestu eta kutsatutakoa garbitzekoa; eta 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena). Proiektua Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, eta diruz lagun daitezkeen gastuen% 90 ematen du, BEZik gabe. Laguntza Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailetik dator, garapen jasangarria sustatzeko jarduerak egiten dituzten udalentzat.

Esleipena

Azterlana 2019ko abenduan hasi zen, DINAM SL enpresari kontratua esleitu ondoren, 20.035,18 €/ BEZ barne, eta 4 hilabeteko egikaritze-epean.

Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Udalsarea21 logotipoa

Albisteak

Informazio gehiago

Hemen Ihobek 2012an eratutako inbentarioaren fitxak deskargatu daitezke:

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: