2023rako Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen Proiektua

Gasteizko Udalaren 2023ko ekitaldirako Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen Proiektuak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 16an onetsiak.

Bilkura horretan, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziaren 2023ko ekitaldirako tasa arautzen duen udal ordenantza fiskalaren proiektua onartu zen (7.17 Ordenantza Fiskala).

Dokumentazioa

Entzunaldi publikoa eta ekarpenak

Horien edukiaren inguruko informazioa emango da, jendaurrean, irailaren 28an, 18:00etan, San Martineko udal bulegoetako ekitaldi-aretoan –Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25–.

Egokitzat jotzen dituen ekarpenak egin ahal izango ditu edozein pertsona edo entitatek iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik urriaren 7ra arte, idazki bat aurkeztuz herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batean edo hacienda@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora bidaliz, edo, bestela, aplikatzekoa den araudi orokorrean aurreikusitako edozein bitarteko eta leku baliatuz.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.