Gelditu indarberritzeko. Onartu, eraldatu eta baloratu zure osasun mentala

Haur eta nerabeen artean osasun mentala babesteko ohitura onak sustatzeko kanpaina.

Gure bizitzako uneren batean, ia pertsona guztiok sentitzen gara triste eta apatiko, ohiko jardueretan aritzeko gogorik gabe. Emozio edo egoera horiek kudeatzeko moduak eragina du gure osasun mentalean. Garaia da nola sentitzen garen lasai esaten hastekoeta errua eta lotsa atzean uzteko.

"Hasturak" eta "Konponketak" pertsona bakoitzaren bizitzaren historiaren parte izate; "orain" horiek normalizatu egin gbehar dira, beren botere eraldatzaile agerian utziz.

Horregatik, kanpaina hau “kintsugi” filosofiaren gainean eraikita dago, esperientziek —zailenak ere— indartu egiten gaituztela etaetorkizun erresilienteago bat eraikitzen laguntzen digutela erakusten diguna.

Beste ekintza batzuk

Osasun hitzak / Palabras saludables

Osasun Hitzak jarduera haurrek idatzitako eta ilustratutako ipuinak sortzeko tailerra da. Jardueran haien osasun mentalerako oso garrantzitsuak diren alderdiak lantzen dituzte: hala nola emozioak identifikatzea eta kudeatzea, entzutea, adierazpena eta negoziatzeko eta adosteko trebetasunak. Alabazaneko profesionalek dinamizatzen dute.

Liburuak

Osasun hitzak - 2026ko liburua. Proiektu honetan hainbat ikastetxek hartu dute parte: Judimendi, Lakuabizkarra, San Ignacio, Armentia Ikastola, Virgen Niña, Hogar San José, Inmaculada Concepción, Carmelitas Sagrado Corazón eta Aiurri Montessori.

Osasun hitzak - 2025eko liburua. Proiektu honetan hainbat ikastetxek hartu dute parte: Abendaño, Lakuabizkarra, Arantzabela, Aranbizkarra, Armentia, Santa Maria de Vitoria, Virgen Niña, San Prudencio, Judimendi, eta San Ignacio

Osasun hitzak - 2024ko liburua. Proiektu honetan hainbat ikastetxek hartu dute parte: Abendaño, Armentia, Barrutia, Hogar San José, Judimendi, Odon Apraiz, San Ignacio.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.