Datorren astean hasiko da Ahalduntze Feministarako Eskolaren ikasturte berria, errealitate eta identitate guztiak agerian uzteko erronkarekin

2022ko irailaren 22an argitaratua

Ikasturte honetan hainbat gai jorratuko dira, hala nola kulturartekotasuna, sexu- eta genero-aniztasuna eta zaintzaren ekonomia.

Ahalduntze Feministarako Eskolak datorren astean hasiko du ikasturte berria“errealitate eta identitate guztiak bistaratzeko erronkarekin. Eskola feminista izan nahi du guztientzat: irekia, hurbilekoa, irisgarria eta anitza. Asko dago egiteko, baina programazio honekin aurreranzko urratsak egiten jarraitu nahi dugu, eta, batez ere, hiriko kolektiboen proposamenei esker egiten dugu. Eskerrik asko Etxeguneko parte-hartzaileei eta Eskolarekin lankidetzan aritzen diren erakundeei. Zuei eskaintzen dizuegu programazio hau; zuei eta pertsona ikusezin guztiei. Ezkutuan dagoena ikusi eta ikusarazi nahi dugu; ozenki eta zeinu-hizkuntzan kontatu; ahalik eta modurik irisgarrienean grabatuta utzi”, azaldu du Miren Fernández de Landa Berdintasun zinegotziak ikasturte berriko jardueren aurkezpenean.

Berdintasun zinegotziak eta zerbitzuburuak, Mireia Espiauk, gaur azaldu dute aliantza feministen ezagutzarako, sormenerako eta indartzeko prestakuntza-proposamena  12. alean  Ikasturte honetan hainbat gai jorratuko dira, hala nola kulturartekotasuna, sexu- eta genero-aniztasuna, zaintzaren ekonomia, indarkeria matxistak, hezkidetza, emakumeen zahartzea, feminismo disidenteak, dibertsitate funtzionala. Guztia, beti bezala, ikuspegi feminista intersekzionaletik Gainera, ikasturte honetan krisi ekologikoaren aurkako mugaz gaindiko mugimendu feministen borrokak ezagutu ahal izango dira, Herri Handi online hitzaldien zikloaren barruan.

Eskolak publikorik gazteena izango du #FeminismoanItzel programazioaren barruan: ginkana feminista, ipuin-tailerrak, capoeira, autodefentsa feminista, antzerkia eta inprobisazioa.

Eskola nabarmendu eta balioetsi nahi dugu, Emakumeen Etxearen prestakuntza-proiektu gisa, ahalduntze feministarako sortutako baliabide, zerbitzu, prozesu edo topaguneetatik babesten eta elikatzen baita. Era berean, garrantzitsua da Etxeguneko kolektiboen eta Eskolaren erakunde laguntzaileen parte-hartzea eta intersekzionalitatetik lan egiten jarraitzeko konpromisoa, Eskola inklusiboa, anitza eta guztiontzako irisgarria izan dadin, nabarmendu du Mireia Espiauk.

Ikerketa feministako lanen III. Lehiaketa

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Masterrekin elkarlanean: EHUko Berdintasun Eragileek hirugarren urtez jarri dute martxan lehiaketa, Eskolan ezagutza eta ikerketa feminista sustatzeko eta, horrela, udalerrian ahalduntze feminista lortzen laguntzeko. Aurtengo edizioan lehen aldiz, lehiaketak ikerketa-lanean laguntzea aurreikusten du, arlo akademikoan edo ikerkuntzan profesionalki aritzen ez diren pertsonek ekimen honetan parte hartu ahal izan dezaten. Ikerketa-lanen proposamenak 2022ko urriaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dira. Bi proposamen aukeratuko dira, eta bakoitzari 4.800 euro emango zaizkio. Informazio gehiago Lehiaketaren Oinarrietan: vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista.

Gai praktikoak 2022-2023 edizioan:

Programa osorik (pdf)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.