Udal Laborategiari buruzko ohiko galderak
Zer analisi mota egiten ditu Udal Laborategiak?
Udal Laborategiak laginen analisi fisiko-kimikoa eta mikrobiologikoa egiten du: elikagaiak, ur edangarria, igerilekuetako ura, ibaietako ura, lurrazpiko ura, ur zikinak, lizibatuak eta hondakinak aztertzen ditu, besteak beste. Laborategiak egiten dituen analisi guztiak kontsultatu ditzakezu, "Laborategia zure egunerokoan" orrialdean.
Nola eska diezaioket udal laborategiari lagin baten analisi partikularra?
Laborategian zer analisi eskatu dezakezun eta zenbat ordaindu beharko duzun kontsulta dezakezu Ordenantza Fiskaletan (6.13 atala).
Hauek dira urratsak:
1) Analisi-eskaera egiteko, eskabide bat bete beharko da Herritarre Laguntzeko Bulegoetan edo erregistro elektronikoaren bidez. Eskabidean, harremanetarako datuak eta eskatutako analisia adierazi behar dituzu.
2) Ondoren, Laborategiko teknikariak zurekin harremanetan jarriko dira, analisi-eskaera zehazteko eta zerbitzua nola emango den zehazteko:
3) Behin baldintza hauek adostuta, Laborategiak emango dizun inprimaki bat bete beharko duzu, eta Ordenantza Fiskalen 6.13 atalean zehaztutako tasa ordaindu.
4) Bukatzeko, laginak eraman beharko dituzu Udal Laborategira (San Bizente aldapa, z/g), adostutako egunean eta orduan.

- Lagin mota.
- Lagin kopurua.
- Laborategian noiz hartuko den eta noiz emango diren txostenak.
- Aztertu beharreko parametroak eta zer teknika erabiliko den.
- Zenbat ordaindu beharko duzun, indarrean dauden tasen arabera.
3) Behin baldintza hauek adostuta, Laborategiak emango dizun inprimaki bat bete beharko duzu, eta Ordenantza Fiskalen 6.13 atalean zehaztutako tasa ordaindu.
4) Bukatzeko, laginak eraman beharko dituzu Udal Laborategira (San Bizente aldapa, z/g), adostutako egunean eta orduan.
Zertan lagundu ahal dit Laborategiak nire etxeko edateko uraren kalitatean arazoren bat antzematen badut?
Uraren banaketan kalitate-kontrol ugari egiten direnez, ez da ohikoa herritarrek arazoak izatea etxeko uraren kalitatean, baina noiz edo noiz gerta daitezke hainbat gorabehera: uhertasuna, partikulen presentzia edo ohikoak ez diren usaina eta zaporea.
Etxeko uretan egoera horietakoren bat antzematen badut edo uraren kalitateari buruzko kontsulta bat egin behar badut, urrats hauek egin ditzaket:
1) Lehenik eta behin, egiaztatu arazoa etxeko txorrotetatik ateratzen den (sukaldea eta bainua) eta ur hotzari edo ur beroari eragiten dion.
2) Bigarrenik, galdetu ea obrarik edo berrikuntzarik egin den zure komunitateko ur-instalazioan edo bizilagunen batenean, eta galdetu ea gauza bera gertatzen den eraikineko beste solairu batzuetan.
3) Galdetu ea zure komunitateak edateko urarentzako andel bat erabiltzen duen.
4) Azkenik, jar zaitez harremanetan Osasun Publikoko Zerbitzuarekin, zehazki Laborategiarekin, 945 16 15 02 telefonora deituz, edo saludpublica@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoaren bidez, eta helaraz iezaguzu zure arazoa. Laborategiko teknikariek erantzungo dizute.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.