Zaintzaren kate globala: Zaintzaileok! Bizitzari eusten diogu

Zaintzaileok! Bizitzari eusten diogu. Profesionalak gara. Zaintzaren kate globalaren parte gara.

Gasteizen, etxeko eta zaintzako lana, askotan, prekarietate handiko egoeran migratutako emakumeek egiten dute. Zentzuz Sarearen Zaintzaileak! Bizitzari eusten diogu kanpainak, zaintzaren kate globalaren testuinguruan ematen den langile hauen errealitatea islatzea eta lan-harreman horiek baldintza duinetan ezar daitezen sustatzea du helburu.

Zaintzaren esparruko lan-harremanak baldintza duinetan ezarri behar dira, zeregin horien eta lan hori egiten duten pertsonen inguruabar bereziei erreparatuta.

https://www.youtube.com/watch?v=hrjxJA6QXGg(Beste leiho batean irekiko da)

Lan duinerako gakoak

Nola zain dezakegu familia kontratatzaileok laneko giroa, etxeko lanek eta zaintzak ekar ditzaketen arriskuak kontuan hartuta?
  • Langileei eskatzen diegunarekin errealistak izanez, haien denbora, erantzunkizun eta betebehar zehatzei dagokienez.
  • Zaintza erantzukizun eta estres handiko lana da, eta langileek ezin dute dena beren gain hartu. Familiok haiekin partekatu behar dugu zeregina.
  • Mendekotasuna duen pertsonak langilearekiko tratu egokirik ez duela ikusten badugu, konponbideak bilatu beharko ditugu.
  • Berma dezagun gure etxeko garbiketa-produktuak kaltegarriak ez izatea.
  • Joan gaitezen lan-aholkularitza batera, bi aldeentzat segurua izando den moduan kontratatzen lagun diezaguten.
  • Mugak irrespeta ditzagun barne-langileen ordutegietan: astean 40 ordu, 2 orduko atsedenaldia egunero eta 36 orduko atsedenaldia jarraian asteburuetan.
  • Aintzat har dezagun betetzen duten funtsezko lana, izan ere, gehien maite ditugun pertsonen visitas zaintzen dute.
Nola bete ditzakegu arduraz gure zereginak etxeko eta zaintzako langileok?
  • Gure eskubide eta betebeharrak ezagutuz.
  • Laneko denboraren eta atsedenaldiaren artean mugak jartzeko gaitasuna garatuz, eta adostutako lanak zein diren eta larrialdiei noiz erantzun behar zaien argituz.
  • Gure lanaren balioa aitortuz.
  • Lanarekiko konpromisoa hartuz, baina zaintzeak dakarren muga emozionala errespetatuz.
  • Edozein arazo konpontzeko komunikazio-gaitasuna lortuz.

Baliabideak

Familientzako
Langileentzako
  • Beste baliabide erabilgarri batzuk:
    • Hainbat Jatorrizko Emakumeen Topagunea, Emakumeen Etxean: 945 16 12 14 (Ostegunetan, 17:30etik 19:30era)
    • Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua (UGLZ): 945 13 44 44

Material gehigarriak

Ikerketa, ekintza eta partaidetza

Ikerketa, ekintza eta partaidetza (IAP) Zaintzaile Migratuak: gure Iparraldearen Hegoaldea pdf, Zentzuz sareak(Beste leiho batean irekiko da) sustatua Garapenerako Lankidetza Zerbitzuaren laguntzarekin, haiek kontratatzen dituzten Gasteizko familien eta haien familia propioen zainketak bizkarrean kargatzen dituen kolektibo baten errealitatea azaltzen du, prekarietate handiko baldintzetan.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.