ESCULTURAS EN ESPACIOS PÚBLICOS DE VITORIA-GASTEIZ.;VITORIA-GASTEIZKO KALEETAKO ESKULTURAK
[Udal argitalpena]
- Egilea:
- Liburuaren koordinatzailea: Araceli de la Horra, Centro Cultural Montehermoso Kulturunea
- Gaia:
- ARTEA
Azal gogor kromoduneko koadernaketa, bizkar laua eta harizko josketa.
24x28 cm
Argitalpena: 2002
ISBN: 84-95577-29-1
Salneurria: 25 €
224 or.
Hiriko gune publikoetan kokatutako eskulturen katalogoa, inbentarioa da. Argitalpen honen helburua arte adierazpen hori ezagutzera ematea da. Hirian zehar pixkanaka-pixkanaka eskulturak jartzeak, batzuetan, eskultura kokatzen deneko tokia ezagutzeko balio du. Bestetan, gertatzen dena da eskultura tokiarekin berarekin bat egiten duela. Inbentario honek hauek jasotzen ditu: eskultura lan bakoitzaren eta bere inguruaren argazkia, eraketa, fitxa teknikoa eta kokapen planoa.
Berralgitarpen eguneratua
Berralgitarpen eguneratua: 2022ko apirila
Liburuaren koordinatzailea: Udal Kultura Zerbitzua
Salneurria: 18 €
Montehermoso Kulturuneak zuzenduta, eta izenburu berarekin, 2002an argitaratu zen lanaren berrargitalpen eguneratua.
Liburu berriak Arabako hiriburuko kaleetan, plazetan eta lorategietan zehar dabiltzala oinezkoek goza ditzaketen 106 eskulturak biltzen ditu. Informazioa bi bloketan banatuta dago: ‘Lehen eskulturak (1820-1974)’, 12 lan biltzen dituena, eta ‘Ondorengo lanak (1975-2022)’, 94 eskultura jasotzen dituena. Horien ondoren, labur-labur, bide publikotik kendutako lanak daude deskribatuta.
Liburua jaitsi pdf formatuan: Vitoria-Gasteizko kaleetako eskulturak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.