Zirkulazio lasaituko kaleak

30-eko eremuak

Zirkulazio lasaituko kaleak oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatzeko eta motordun ibilgailuen zirkulazioa murrizteko moldatu diren kaleak dira. Zirkulazio lerroen zabalera txikitu da eta onartutako gehieneko abiadura 30 kilometro orduko mugan ezarri da.

Gasteizen bizikletaz ibiltzen bazara, jakizu badirela zeuretzat bereziki sortutako espazioak, segurtasunez eta erosotasunez zirkulatzerik izan dezazun: 30 zonak.

30 zona

Galtzadan bizikletentzako zirkulazio lerro bereziak seinaleztatu dira. Kasu batzuetan txirrindulariek bakarrik erabiltzeko dira; beste batzuetan, automobilekin partekatu beharko dituzte.

Ez zara arrotza galtzadan, zurea ere bada.

Autoek gehienez 30 km/h-ko abiaduran zirkulatu ahalko dute, eta aurretik bizikleta bat badute, haren abiadurara egokitu beharko dute.

Abiadura muga zaintzen ez duten automobilei zigorra jartzen zaie.

Zona segurua

Kale hauek ez dira automobilen igarobideak. Mantsoago zirkulatzen dutenez, gidariek erreakzionatzeko denbora gehiago izango dute. Guztiok dakigu espazio partekatuak direla eta automobilek eta bizikletek galtzadan elkarren ondoan joan behar dutela.

Saiatu galtzadatik zirkulatzen.

30 zonetan, atera zaitez espaloitik, eta saia zaitez oinezkoei enbarazu ez egiten. Ohartuko zara azkarrago zoazela, erosoago, eta arrisku txikiagoa duzula, ez duzu topatuko atarietatik ateratzen den jenderik edo garajeetatik ateratzen den autorik, eta bidegurutzeetan auto-gidariek hobeto ikusiko zaituztenez nabarmen gutxituko da istripuak izateko arriskua.

* Ezin izango da bizikletaz ibili 3 metro baino estuago diren espaloietatik (hiri hornigarriak kontuan izan gabe), 14 urtetik beherakoak izan ezik.

Nola irits zaitezke helmugara espaloietatik joan gabe?

Bizikletaz galtzadatik joateak orain arte erabiltzen genituen ibilbideen ordezkoak bilatzera behartuko gaitu. Gasteizko Udalak ibilbideen planifikatzailea eskaintzen dizu, zure helmugara iristeko bide seguruena aukera dezazun:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.