Salburuan eta Zabalganean 77 garaje-plaza besterentzeko prozedura (zuzeneko esleipena)

21 Zabalgunea udal hirigintza sozietateak 77 garaje-plaza besterentzeko zuzeneko esleipen-prozedurarako deialdia egin du; Salburua eta Zabalgana auzoetan banatuta daude horiek, ez dute maizterrik eta kontribuzioak eta zergak zein jabeen erkidegoaren gastuak ordainduta dituzte.

Salgai dauden 77 garaje-plazak helbide hauetan daude kokatuta:

  • Arkupeduna plaza, 39 plaza: 28 plaza sotoko -1 solairuan eta 11 plaza sotoko -2 solairuan.
  • Euskadiko Hiriburuaren etorbidea 13-15, 38 plaza: 10 plaza sotoko -1 solairuan eta 28 plaza sotoko -2 solairuan.

Dokumentazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.