Merkataritza - Indartuz: Aholkularitza aditua sortu berri diren saltokientzat

Merkataritza - Indartuz

Aholkularitza praktikoa, doakoa eta pertsonalizatua, zure saltokiaren lehiakortasuna eta zure balio-proposamena hobetzen laguntzeko.

Helburua

Zerbitzu pertsonalizatua eta doakoa da, hainbat arlo hobetzen lagunduz, zure saltokiaren lehiakortasuna hobetzera zuzenduta dagoena.

Metodologia

Tratu pertsonalizatuaren bidez, parte hartzen duen saltoki bakoitzari berariazko aholkularitza emango zaio, eta laguntza emango zaio negozioaren beharretara egokitutako hobekuntza-proposamenak ezartzen, honako eremu hauetan:

  • Digitalizazioa:
    • Komunikazioa, marketin digitala eta sare sozialak.
    • Bezeroen kudeaketa. Datuen analisia eta fidelizazio-estrategiak.
  • Bezeroarentzako arreta eta erosketa-esperientziaren hobekuntza.
  • Negozioa joera berrietara egokitzea berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta/edo serbitizazioaren bidez.

Enpresa onuradunak

Gasteizen lokal fisikoa duten txikizkako merkataritzako enpresek jaso dezakete zerbitzu hau, gehienez 5 urteko antzinatasuna dutenek.

Informazioa eta eskaerak

Zerbitzua eskatu

Informazio gehiago: comercio@vitoria-gasteiz.org

Finantzaketa

Gobierno Vasco - Turismo, Comercio y Consumo

Gobierno Vasco – Departamento de Turismo, Comercio y Consumo.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.