Sindikoa-Herritarren Defendatzailearen Bulegoa – Sindikoa, Leire Zugazua Urturi

Leire Zugazua

Biografia

Zuzenbidean lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean. Teknologia Berrien arloko zuzenbidean graduondoko titulua, Madrileko San Pablo CEU Unibertsitatean. Lan Harremanen eta Gizarte Segurantzaren arloko masterra, Madrileko Prestakuntza eta Enplegu institutuan.

Hainbat urte enpresa pribatuan aritu ondoren, 2016an Gasteizko udalean sartu zen. Aldi baterako OKUSeko Administrazio Zerbitzuko buru izan zen eta Ingurumen Sailean ere aritu zen denbora laburrez. Ondoren, Udalbatzaren Idazkaritza Nagusian lan egin zuen bost urtez. Bertan, udalbatzaren hainbat batzordetako (Hirigintza, Ingurumena, Partaidetza eta Ekonomia Sustapena) idazkari izan zen, baita horien baitan sortutako batzorde txostegileetako idazkari ere.

Gerora Sindikoaren Bulegoan hasi zen lanean, Sindikoaren ondokoa izanik. Azken bost urteetan bertan jardun du, hainbat zereginetan: aholkularitza juridikoa ematea, txostenak idaztea, herritarrak hartza, udaleko sailekin harremanak izatea...

2017/12/04ko Aparteko Osoko Bilkura - Leire Zugazua izendatzea

https://www.youtube.com/watch?v=jwMrj8Y1tjw(Beste leiho batean irekiko da)

Aurreko sindikoak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.