Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Boto-paperak

Hautesle-errolda kontsultatzea

Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeak direla eta, maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean, biak barne, hautesle-errolda kontsultatzeko zerbitzu bat izango da —Gasteizko biztanleen erroldako administrazio-erregistroko 2020ko martxoaren 1eko egoera aintzat hartuta eguneratua—, gerora urtarrilaren 28ko 2/2011 Lege Organikoak aldatutako Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 39.2. artikuluan xedatutakoaren ildotik.

Errolda kontsultatzeko betebeharrak, ordutegia eta lekuak

Nork bere datuak baino ezingo ditu kontsultatu, aurretik identifikatuta. Kontsulta egiteko identifikazio-agiri hauek erabil daitezke: NAN, pasaportea edo gidabaimena —titularraren argazkia agertu beharko da—.

Kontsulta egiteko lekuak, Udalean
  • San Martineko udal bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
  • Lakua, Hegoalde, Pilar, Judimendi, Iparralde, Arriaga, Aldabe, Ibaiondo eta Salburuko gizarte-etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan, egunero, larunbat eta igandeak barne, 9:30etik 20:00etara.

010 telefonoa: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara; larunbatean, 8:00etatik 14:00etara. 010 telefonoaren bidez kontsultatzen bada, identifikazio-agiriaren zenbakia, izena eta deiturak eta helbide zehatza eman beharko dira.

San Antonio kalean eta Ariznabarrako Kiroldegian dauden herritarrentzako arreta-bulegoak itxita daude. Bulego horiek irekitzen direnean, erroldan kontsultatu ahal izango dira, honako ordu-tarte hauetan:

  • Herritarrentzako Arreta Bulegoa San Antonio kaleko 10. zenbakian, astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 19: 30era.
  • Ariznabarrako Kiroldegiko Herritarrentzako Arreta Bulegoa, astelehenetik larunbatera, 9: 30etik 20: 00etara eta igandean 9: 30etik 14: 30era.
Hautesle Erroldaren Bulegoa. Informazioa, telefonoz nahiz internetez

Hautesle Erroldaren Bulegoak —Gaztelako atea, 9-11— hauteskunde-prozesuaren inguruko kontsultak egiteko zerbitzua eskaintzen du. Hauteskunde-aldi osoan baliatu ahal izango da zerbitzu hori; hasieran, jendaurrean jartzen den erroldaren ingurukoak argitzeko eta, erreklamazioak ebatzi ondoren, bozketarako hautesle-erroldaren ingurukoak.

Telefono bidezko informazioa 945 154 300

Internetez

Erroldako datuak, hauteslekua eta hauteskunde-mahaia helbide honetan kontsultatu ahal izango dira: https://sede.ine.gob.es/consulta_electoral_elecciones(Beste leiho batean irekiko da). Konfidentzialtasun-arrazoiak direla eta, sinadura elektronikoa balioztatzeko Administrazio Publikoen Ministerioaren plataformak onartzen dituen ziurtagiri digitaletakoren bat dutenek bakarrik izango dute sarbidea.

Zein hautesleku eta hauteskunde-mahaitan dagokien bozkatzea jakin ahal izango dute ziurtagiri digitalik ez duten hautesleek. Hainbat bilaketa-irizpideren arabera egin daiteke kontsulta —ezinbesteko datu hauek emanda: probintzia, udalerria eta lehen deituraren iniziala—, helbide honetan:

https://sede.ine.gob.es/consulta_mesas_locales(Beste leiho batean irekiko da)

Atzerrian bizi diren hautesleek eta postaz bozkatzea eskatzen duten Espainiako egoiliarrek postaz bozkatzeko dokumentazioaren igorpenaren egoera kontsultatu ahal izango dute. Kontsulta hori egiteko, identifikatzailea —IFZ edo pasaportea— eta jaiotze-data eman beharko dituzte.

Helbide honetan egin daiteke: https://sede.ine.gob.es/consulta_voto_correo(Beste leiho batean irekiko da)

Erreklamazioak

Jendaurreko erakustaldian, edonork aurkeztu ahal izango du erreklamazioa, bai kanpo uztearen kontra —zerrendetan ageri ez bada edo okerreko datuekin ageri bada—, bai sartzearen kontra —zerrendetan egon beharko ez balu ere bertan ageri bada—. Erreklamazioa hautesleak berak sinatu eta aurkeztu beharko du, edo behar bezala baimendutako pertsona batek —nortasun-agiriaren fotokopia erantsi beharko zaio erreklamazioari.

Ohar argigarria

Deialdi berri honetan errolda berria da, hau da, 2020ko martxoaren 1era arte erroldatuta dagoen biztanleria hartzen da kontuan. Hori dela eta, zozketa berri bat egingo da hauteskunde-mahaiko kide izateko pertsona berriak izendatzeko. Zozketa ekainaren 15ean egingo da.

Hauteslekuen eta hauteskunde-atal eta mahaien kontsulta

Maiatzaren 26tik 31era bitartean, biak barne, mugapen horren kontrako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote hautesleek Probintziako Hauteskunde Batzordeari, eta 5 eguneko epean emango du hark ebazpen irmoa.

Arabako Hauteskunde Batzordea

Gasteiz hiribidea, 18 - 2. solairua (Justizia jauregia)

01008 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: (+34) 945 004922

Faxa: (+34) 945 004923

Posta elektronikoa: je-vitoria-gasteiz@justizia.eus

Ekainare 5etik 11ra egongo da jendaurrean jarrita behin betiko zerrenda.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Elecciones a Cortes Generales

Sería interesante incluir en la información disponible el nuevo trámite de "Solicitud exclusión/inclusión en copias del censo para propaganda electoral" para solicitar que no se envíe al domicilio comunicaciones, sobres ni papeletas de los partidos políticos.

https://sede.ine.gob.es/oposicionPartidos/presentacion

Creo que en nuestra ciudad tenemos la suficiente conciencia medioambiental como para valorar este tipo de opciones para no malgastar papel ni recursos públicos.

Elector Alegre 2019/03/11 10:01:33 Erantzuna eman zaio

En efecto, es una información relevante que no habíamos incluido. Incluimos la referencia y le agradecemos la sugerencia. Las aportaciones ciudadanas siempre son bienvenidas.

Udalaren logotipoa Udala 2019/03/11 12:30:29

La solicitud de exclusión en las copias del censo electoral se pueden presentar en los centros cívicos?

A.-.-. Normal 2019/09/27 12:53:59 Erantzuna eman zaio

Sí. En cualquiera de las oficinas de atención ciudadana. Gracias por utilizar el Buzón ciudadano.

Udalaren logotipoa Udala 2019/09/30 12:42:15