Salbatzailearen hilerria

Salbatzailearen hilerria Gasteizko hego-ekialdean dago, Otazuko kontzejuan. 1973ko urtarrilaren 1ean inauguratu zen, Santa Isabel hilerria hiriaren hedapenak inguratuta geratu ondoren handitzeko ezintasunaren aurrean, eta gaur egun hiriko nekropoli nagusia da. Hilerriak hainbat hilobi-eraikuntza eta dolurako gune ditu, hala nola, hilobiak, nitxoak eta kolunbarioak, musulmanen ehorzketa gune bat, dolu perinataleko gune bat eta errautsen lorategia.

Helbidea: Otazu, 100 – 01194. Vitoria-Gasteiz

Irekitzeko ordutegia

  • Apirilaren 1etik azoaroaren 1era 9:00etatik 20:00etara
  • Azaroaren 2tik martxoaren 31ra 9:00etatik 19:00etara

Ehorzketetarako ordutegia

  • Astelehenetik larunbatera 11:00tik 13:40tara (20 minuturo).
Tramiteak eta ohiko galderak

Harremanetarako

Azalpen gehiago nahi izanez gero, Hilerrien bulegoan edo San Martineko arreta-bulegoan eta ondokoen bitartez jar zaitezke harremanetan:

Era berean, 010 eta 945 16 11 66 arretarako telefonoetara dei dezakezu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.