Prado parkea

Parque de El Prado

Antzina larre moduan erabiltzen zen, badiote XIX. mendean eraiki zela harresia ganadua ez pasatzeko. Une hartan hasi ziren zuhaitzak landatzen gaur egungo parkea bihurtu arte. Espazio honetan ganadu-azokak, desfile militarrak, zezenketak, dantzak... ospatzen dira. Ondoko etxean dagoen plaka batek gogoratzen digu, Napoleonek eta bere guardiak hemen hartu zutela hostatu, enperadoreak hiria bisitatu zuenean 1808ko azaroan.

3,1 hektarea dituen parkearen ezaugarri nagusia, zelaia eta 300 bat zuhaitz pdfdira. Horien artean aipatzekoak dira indigaztaina, lizarrak, zumarrak, astigarrak, intxaurrondoak eta robiniak. Parke barruan, ibilbideak, bide-gorria, eskulturak, iturriak, haurrek jolasteko gunea eta hostatuak daude.

Ezinbestekoa

  • Egunero parkean korrikan dabiltzan pertsonekin korrika egitea.
  • Zelaiaz eta zuhaitz altuek ematen duten itzalaz gozatzea.
  • Haurrek jolasteko gune ondoan dauden azulejo desberdinen esanahia imajinatzea.
  • Etxezarra etxeko plaka aurkitzea. Napoleonek bertan igaro zuen gaua eta penintsulako birkonkistaren estrategia pentsatu zuen Bailéngo gudua eta gero.
  • Paseatzea, parketik ibiltzea Florida edo Armentiarantz Senda Ibilbidetik.

Bisitak eta informazio gehiago

Espazio hau zuzenean ezagutu nahi baduzu eta azalpen pertsonalizatuago bat jaso nahi baduzu, jarri turismo bulegoarekin kontaktuan 945 16 15 98 telefono zenbakian.

Kokapena: Gaztelako atea, z/g, 01007 Vitoria-Gasteiz. Google Maps aplikazioan ikusi(Beste leiho batean irekiko da).

360º-ko ibilbide birtuala

El Prado(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.