Florida parkea

Florida parkea goitik ikusita

Hiriko bihotzean kokatzen den Florida lorategia Vitoria-Gasteizko parke ezagunena da. 1820an sortu zen garaiko lorategi erromantiko frantsesen estilora diseinatua. Helburua azalera handiagoa transmititzea zen, lorategiko bidexken trazatu ia labirintikoak direla eta, zeintzuk espazio desberdinetatik igarotzen diren, haitzuloa, ur-jauzia, errekatxoa, musika-kioskoa, maiteminduen bankua...

Ezinbestekoa

  • Bilatu ibilbide botanikoan, iratze hostoak dituen pagoa (pista:Senda ibilbidetik gertu).
  • Behatu Sigeriko, Liuva, Ataulfo eta Theodio errege godoen estatuak.
  • "Uraren Lorategi Sekretuko" espeziez gozatu.
  • Antzeman hontzak, zozoak, txolarreak edo Florida parkean bizi diren 20 espezie baino gehiago.
  • Bisitatu Gabonetan jaiotza erraldoia, tamaina naturala duten 200 figura baino gehiagorekin.
  • Bisitatu "Amodio zuhaitza" eta bere historia ezagutu. Ale berriak 1930ean desagertu zen 'maitasunaren zuhaitza' ordezkatuko du. Zuhaitz horrek ospea lortu zuen, usadioak zioenez bikotea lortzen laguntzen baitzuen.

Galaren Florida, V-G

App-LaFloridaDeGala'Galaren Florida, V-G' mugikorretarako aplikazioa eskuragarri dago IOS(Beste leiho batean irekiko da) eta Android(Beste leiho batean irekiko da)-erako. Izenak Gala Plazidiari egiten dio aipamen, Ataulfo lehen errege godoaren emazte eta Teodosio I.a enperadore erromatarraren alaba izan zenari. La Florida parkearen bisita birtuala egitea ahalbidetzen du aplikazioak, eta bertako txokoetan barrena 3D betaurrekoak erabiliz ibiltzea. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskaintzen da, eta errealitate areagotuko pista-joko berezi batean parte hartzeko aukera ere emango du; ingurune erreal baten gainean irudiak gainjartzea ahalbidetzen du teknologia horrek.

Ibilbide botanikoa

Lorategian bizi diren 250 espezieetako batzuk ezagutzeko ibilbide bat dago, 42 zuhaitz eta zuhaixka espezieraino ezagutzera ematen dituena. Zuhaitzen oinetan izenak baitituzte inskribatuta.

Parkea familia osoarekin bisitatzen denean egin daitekeen jarduera bat da zuhaitz bat aukeratu eta hura babestea da. Zuhaitza gogoratzeko, gomendagarria da hura marraztea, enborraren altuera eta zabalera idaztea eta hostoen formak ere marraztea, etorkizunean ezagutu ahal izateko.

Zuhaitz aipagarriak

Iratze hostoa duen Pago, Idi-bihotz Arbola, Intxaurrondo Beltza, Sekuoia, Hagina, Gingko, Himalaiako zedroa, Cercis Siliquastrum ("Amodio zuhaitza").

Sekuoia erraldoia eta gertuko lorategiak

Florida parketik oso gertu Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategia aurkitzen da, bertan metalezko errinozeronte eta krokodiloaren irudiak daude. Parke txiki honetatik Katedraleko parkingera sartu daiteke.

Aparkalekuko ipar-irteera pare-parean aurkitzen da lorategi txiki hau. Bertan 2014an onddo baten ondorioz hildako sekuoia erraldoi bat dago. 40 metro baino gehiagoko enborra bere tokian aurkitzen da hiriko sinbolo gisa. Denbora luzez, zuhaitz hau "zuhaitz berezi" izendatu zuten eta Estatuko zuhaitz altuenetakoa izan zen bere garaia

Kokapena

Florida parkea, z/g, 01008 Vitoria-Gasteiz. Google Maps aplikazioan ikusi(Beste leiho batean irekiko da).

Bisitak eta informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.